Azken uneko ukituekin aritu dira aste honetan Euskal Eskola Publikoko kideak Euskal Eskola Publikoaren 31. jaia primeran atera dadin. Gaur izango da egun nagusia Ordizian non 'Publikoa aI do' lemapean hainbat ekimen antolatu dituzten. Hain zuzen ere, 'Publikoa al do' ere bada aurteko edizioaren abestiaren izenburua.
Larunbatak 1
17:00etan emango zaie hasiera ekintzei goitiberekin eta 17:30etatik aurrera kontzertuak izango dira Plaza Nagusian. 17:30etan Ordiziako Burrunbazale Txarangak girotuko ditu kaleak, 19:00etan Esanezinen kontzertua izango da eta, amaitzeko, 22:00etan Etxepe igoko da plazako oholtzara.
Igandeak 2
Ekainaren 2a egun nagusia denez, ekintzak herri osoko txokoetan egingo dira, alde batetik, ekitza ibiltariak egongo direlako eta, bestetik, lau gune finko antolatu direlako:
- Gunea: Plaza Nagusia, Garagartza plaza eta Goen plaza
Garagartza plazan eta alboko parkinean puzgarriak egongo dira egun osoan zehar eta Goen plazan Mustaren perkusio tailerra. Eguerdian, 12:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots Plaza Nagusiko eszenatokira igoko dira, arratsaldean, 15:30etan Goxua'n Salsa eta 17:30etan Dupla.
- Gunea: Barrena parkea
11:00tan egingo da irekiera ekitaldia, 12:00etan Oihan Vegak musika jarri eta gunea giratuko du 14:00etan, Izaskun Mujikak testigoa hartu arte, bera ipuin kontaketak egingo ditu. 15:30etan dantza egiteko unea izango da Gora bihotzak-en antzerki musikalarekin eta amaitzeko 17:30etan Antxo ta Pantxaren "Eman bizia" antzerkia izango da.
Parke horretan Munduketariak gunea egongo da egun osoan zehar non Pai jolas kooperatiboak eta Jokai euskal mitologia jolasak egingo diren.
- Frontoia eta arboleda
Frontoi txikian Eroski gunea egongo da, Elikadura Eskola programarekin. 13:30etan Go!azeneko photocalla egongo da. Hirugarren gune honetan bazkari guneak ezarriko dira, frontoi parean Hazi egongo da eusko labeldun barazki parrillada eta eusko labeldun hanburgesak eskaintzen eta Arboledan, ordea, Urdanetarrak Guraso Elkarteko kideak egongo dira, Biziolarekin elkarlanean, bertako paella ekologikoa prestatzen, 2.000 pertsonentzako errazioak prestatzea aurreikusten da.
Hanburgesa eta barazki parrilladekin lortzen diren etekinak Ordiziako guraso elkarteak antolatzen duen hamaiketako osasuntsua ekimenerako izango dira.
- Gunea: Jose Migel Barandiaran
Kirol gunea egongo da gune honetan 11:30etatik aurrera, lehenengo kirolako gimnasia erritmikoa eta saskibaloia izango dira, 13:00etan eskubaloia eta rugbya eta 15:30etan futbola eta txirrindularitza.
Ekintza ibiltariak
Ekintza ibiltariak izango dira kaleetan zehar: Xixka magia elkarteko magoak, Burrunbazale txaranga, Ordiziako erraldoiak eta Ordiziako Musika Eskolako Banda, Ordiziako txistulariak eta euskal dantza eta Reperkusion Feminista eta Euskal Eskola Publikoaz Harroko kalejira.