Gipuzkoa

Ordiziak gazteentzako parte-hartze prozesua abian jarri du

Gazteek inkesta bat betetzeko aukera dute urtarrilaren 20ra bitartean
Vista de la plaza Nagusia de Ordiiza.

Gazteria programa eraiki eta erronkak identifikatzeko asmoz, Ordiziako Udalak parte-hartze prozesu berria abiatu du. Izan ere, udalerriko gazteen errealitatea, desafioak eta kezkak ezagutu nahi ditu Udalak.

“Ordiziako gazteekin batera, gazte programa imajinatu eta diseinatu nahi dugu, gazteriaren interesak, erreferenteak eta nahiak jakin, guztion artean ekin-tza programa bat definitu ahal izateko”, azaldu du Jon Ander Caballerok, gazteria zinegotzia denak. “Egitasmo hau aukera bikaina da Ordiziako herrian zer hobetu daiteken gazteen ikuspuntutik proposatzeko eta aurrera eramateko”, gehitu du zinegotziak.

Parte-hartze prozesuak hiru aldi izango ditu: lehendabizi, plataforma digital bat sortzea, Osoigo Next-en laguntza eta babesarekin. Plataformaren bitartez, inkesta labur bat eratu eta interesezko datu batzuk bilduko dira, aurrerago ondorioak atera ahal izateko. Gainera, inkestaren bitartez, prozesuan parte hartzeko gogoa duten pertsonak identifikatu nahi dira, jarraian datozen faseetan ere parte-hartu dezaten.

“Plataforma honen helburua gazteekin konexioak sortzen hastea da, gero beraiekin elkarrizketa eta eztabaida zuzenak izan ahal izateko”, jakitera eman du Caballerok. Dagoeneko plataforma (gazteria.ordizia.eus) eta inkesta martxan dira. Urtarrilaren 20ra bitartean parte-hartu ahalko da prozesuaren lehen zatian.

Bigarren fasean, ideazio prozesu bat gauzatuko da. Ordiako gazteek euren ideiak eta proposamenak prestatuko dituzte, Tinc-eko kideen aholkuak jarraituz, ondoren Udalaren aurrean aurkeztu eta azaltzeko. Jon Ander Caballeroren hitzetan, “aldi honetan gazteen sormen eta proposamen gaitasunak landuko dira eta aukera emango zaie nahi duten etorkizuna imajinatu eta egi bihurtzen hasteko”.

Hirugarren fasean aurrera ermandako prozesu guztia eskertuko da. Horretarako, Ordiziako Udalak ospakizun berezi bat antolatuko du, eta bozketa baten ondoren, sarituak izango dira.

Beasain

Duela hilabete gutxi, Beasainek ere antzeko prozesua abian jarri zuen. Testuingu horretan, 16 eta 26 urte bitarteko gazteek inkesta bat bete dezakete eta, bien bitartean, 100 euro irabazi. Inkesta Google bila-tzailean “Beasain begirada gaztea” bilatuta aurkitu daiteke, baita Beasaingo Udalaren webgunean.

28/12/2022