Buscar
Gipuzkoa

Orio: Hiru urtez berdintasuna bultzatzen

Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola.
Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola.

Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola 2019tik emakumeen ahalduntzea bultzatzen dihardute orion

"Orion, azken bi urte arte, instituzionalki ez da berdintasunaren inguruko ezer bideratu. Udalak ez du horretarako aurrekonturik izan eta ez da gaia landu, baina feminismoak azken hamar urteetan hartu duen indarra ikusita eta Udalaren aldetik berdintasun-politikak bultzatu nahi zirela ikusita, Udalarekin harremanetan jarri ginen", gogoratu dute Eider Goiburuk eta Aizpea Esnaolak, gaur egungo Orioko berdintasun teknikariek. 2019ko urte hasiera zen, orduan. Ahalduntzearen bidean, "premia handia" zegoela aitortu dute biak eta alderdi politiko guztien onarpena jasota, lanean hasi ziren. Hiru urte beteko dira laster lehen pausoa eman zutenetik eta orain arte egindakoak eta etorkizunean dituzten erronkak plazaratu dituzte.

Hasieratik "oso argi" zituzten egin beharreko bi lanak: batetik, Orioko emakumeen beharren diagnosia era-tzea galdetegi eta talde-bilerak eginez, eta, bestetik, herrian Emakumeon Ahalduntze Eskola zabaltzea.

herri maskulinoa Bi helburuok errealitate bilakatu dituzte gaurkoz, baina bidean, diagnosia egitearekin batera, Orioko herriaren argazkia gogorazi dute: "Diagnosia egiterakoan konturatu ginen Orio ez zela emakumeok libreki hezteko herria, horrek esan nahi duen guztiarekin. Esaterako, emakumeak sexualki ez zirela aske sentitzen edota, kirola egiteko garaian, herrian puntu beltzak zeudela. Itxaspeko buelta bera eta herriko kirol instalazioak, kasu". Horrez gain, Orio "herri maskulionoa" dela ere agerian geratu zen "erreferente guztiak gizonezkoak baitira".

Hori ikusita, denbora tarte honetan "emakumeen sarea" eratu nahi izan dute eta horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte. Gainera, Ahaldun-tze Eskola, "biolentzia matxista kasuak salatzeko espazioa" bihurtu dela azpimarratu dute eta nolabait "pozten gara emakumeek espazio seguru bat aurkitu badute".

Kontuak kontu, "indarra hartzen joatea" da asmoa eta bide horretan, erronka nagusiena Orio "herri inklusiboa" bilakatzea da.

2021-11-06T15:08:01+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo