Buscar
Gipuzkoa

Oriok Antilla Reggae Jaialdia antolatu du uztailaren 30rako

Revolutionary Brothers, Eira, King Konsul, Charlie Mondadientes eta Grompy Style Band igoko dira oholtzara
Revolutionary Brothers diskoaren aurkezpenean. | ARGAZKIA: RUBEN PLAZA
Revolutionary Brothers diskoaren aurkezpenean. | ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

Antilla Reggae Fest jaialdia uztailaren azken larunbatean ospatuko da Orioko hondartzan, uztailaren 30ean. Kontzertu hauen antolatzaileak udala eta Mola-Mola taberna dira.

Hasiera batean ekainerako udako kultur programa aurkeztu zuten eta bertan aurkitzen zen Revolutionary Brothers taldearen kontzertua.

Pixkanaka-pixkanaka ekimena forma hartzen joan da eta bikote donostiarrari beste lau talde gehitu zaizkio eta banda guztien artean reggae estiloko musika-jaialdia osatu dute.

Hauek dira Orioko jaialdian parte hartuko duten beste taldeak: King Konsul, Grompy Style Band, Eira eta Charlie Mondadientes.

King Konsulek reggae eta hip-hop estiloa jorratzen du eta gaur egun Revolutionary Brothers Sound System eta Chalwa Band taldeekin ere abestu egiten du.

Grompy Style Bandek aurreko urtean kaleratu zuen Low Budget izeneko lana. Reggae rapa eta hip-hopa (funky kutsu batekin) lan-tzen duen talde zarauztar honek aurreko hilabete bukaeran Reggaetaria jaialdian parte hartu zuen eta maiatzean Getarian jo zuen.

Eira ere ez da faltako Orioko hondartzan. Talde honek hiru disko ditu kaleratuta eta azkena Manantial izenarekin aurreko urtean atera zen. Azken bigarren taldea, Charlie Mondadientes da. Honek Dj moduan joaten diren guztiei denbora on bat pasaraziko die.

Azkenik, Revolutionary Taldea igoko da oholtzara zaleak altza-tzeko asmoarekin, esan bezala. Talde honek lau disko atera ditu 2014. urtetik. Basque Time Riddim (2014), Danger in Your Eyes Riddim (2015), Danger in Your Eyes (Remix bat, 2016. urtean) eta azken lana Youth Riddim (2019). Orioko Antilla Reggae Fest jaialdia hankaz gora jartzen saiatuko da bere ikuskizun potentearekin.

Jaialdia arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta 22.00ak arte inguru iraungo du. Bost ordu horietan, beraz, bakarlari zein taldeen reggae doinuek hartuko dute hondartza ingurua.

2022-07-27T19:17:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo