Gipuzkoa

Orion Bixigu Festarako prest daude!

Uztailaren 14tik 16ra bitartean ospatuko da eta 200 pertsona ingururentzako otorduak eskainiko dira zerbitzu bakoitzean

Bixigu Festaren 14. edizioa ospatuko da uztailaren 14tik 16ra bitartean Orion. Egun horietan zehar lau zerbitzu emango dira, eta bakoitzean 200 pertsona ingururentzako otorduak eskainiko dira. Ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria eta afaria, eta igandeko bazkaria. Menua 60 euroko prezioa izango du eta honako produktuak barneratuko ditu: 

Lodosako zainzuriak

Tomate eta hegaluze entsalada

Bakailao kokotxak saltsa berdean

Bisigua, parrilan erreta

Postrea

Kafea eta edaria

Baina menu horretaz gain, Oriora joaten direnek beste ekintza eta otorduz gozatzeko aukera ere izango dute. Ostiralean, aurkezpen saioaren aurretik, itsasoari eta arrantzari lotutako haurrentzako tailerrak izango dira Mutiozabalen. bertan ere izango dira Harribil dantza taldea, Salatxo abesbatza eta Peio eta Nikolasa erraldoiak.

Larunbat eguerdian, janariaz gozatzeko beste aukera; herriko elkarteek marmitakoa prestatuko baitute. Razioa 3€an egongo da salgai eta sagardo txotxa ere egongo da.

Igandean, 10:00etatik 12:00etara, bisigu erre lehiaketa egingo da, herriko elkarte gastronomikoen artean. Kirolaren arloan, bestalde, estropadak jokatuko dira Orion.

Menurako sarrerak erosteko, oriotarrek hurrengo astelehenera arte itxaron beharko dute eta Turismo Bulegoan erosi beharko dituzte 9:00etatik aurrera. Oriokoak ez direnek sarrerak uztailaren 4tik aurrera egin beharko dute, Turismo Bulegoan, ere bai.

26/06/2023