Buscar
Araba

Osasun-gastua handitu egin da

Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Txagorritxu ospitaleko kanpoaldeko irudia. | ARGAZKIA: JOSU CHAVARRI
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Txagorritxu ospitaleko kanpoaldeko irudia. | ARGAZKIA: JOSU CHAVARRI

Osasun-gastua handitu eginda Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak osasun-kontuari buruz egindako azken txostenaren arabera, Euskadiko osasun-gastu arrunta 7.994 milioi eurokoa izan zen 2021ean. Eta per capita 3.650 eurora iritsi zen.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) osasunean egiten den gastu arrunta 7.994 milioi eurokoa izan da 2021ean, eta, biztanleko, 3.650 eurokoa izan da. Datu horiek eta beste batzuk Osasun Kontuen Sisteman argitaratutako ELGAren metodologiaren arabera kalkulatzen dira. Gastuaren bolumen hori urtean sortutako BPGren % 10,2 izan da. Ildo beretik, aipatzekoa da osasuneko gastuak osasunerako zerbitzu eta ondasunen azken kontsumoa neurtzen duela; alegia, edozein agente finantzatzailek eginiko gastu arrunta da. Gastu horren finantzaketak administrazio publiko guztiak, derrigorrezko osasun-aseguruak, borondatezko osasun- aseguruak eta etxeen zuzeneko ordainketa barne hartzen ditu. 2018tik, balio absolutuko gastu arrunt osoa % 5,9ko urteko batez besteko tasa metatzailera arte hazi da; zehazki, 2019an % 5,0 hazi zen, 2020an % 4,6 eta 2021ean % 8,2. BPGren ehunekoan, 2018ko % 8,8tik 2021eko % 10,2ra igaro da. Aldi berean, biztanleko gastua 3.650 eurokoa izan da; alegia, 2020an baino % 8,5 gehiago. “Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datuen analisi xehatuago batek erakusten du funtzioen araberako gastuaren banaketan, gehien hazi dena Osasun-asistentzia sendagarria dela (% 10,6) eta hura dela pisu handiena duena, 2021ean gastu arruntaren % 57,3ra iritsi baita”, azaltzen dute txostenean. “Garrantzian bigarren funtzioa Produktu medikoena da (farmazia- produktuak, material sanitarioa eta terapeutikoa), gastu arruntaren % 16,3rekin, eta 2021ean gehikuntza neurritsuagoarekin (% 4,2). Hirugarrenik, egonaldi luzeko osasun- asistentziaren gastua (mendekotasuna duten pertsonei osasun-arreta ematera bideratutako gastua barne) gastu arruntaren % 15,0 izan da eta, nahiz eta 2021ean % 3,1 hazi den, haren pisua murriztu egin da; izan ere, 2018an % 16,5ekoa izatetik 2021ean % 15,0ekoa izatera igaro da, 2020an hazkunde txikiena izan zuen funtzioetako bat izan baitzen”, erantsi egiten dute.

Ospitaleetan

Hornitzaileen araberako gastuaren egiturari dagokionez, nabarmendu behar da gastu gehienak ospitaleetan egin zirela. % 41,6ra arte. Bigarren lekuan, asistentzia sanitario anbulatorioaren hornitzaileak daude. Gastua % 20 baino gehiago hazi zen 2020arekin alderatuta, eta % 22,70ekoa izan zen. Hirugarrenik, Txikizkariak eta produktu medikoen hornitzaileak daude, gastu arruntaren % 16,3 izan baitira eta % 4,2ko hazkundea izan baitute 2021ean. Egonaldi luzeko egoitza-establezimenduen gastua gastu arruntaren % 10,3koa izan da. Gainerako gastua (% 9,1a) dagokie zerbitzu osagarrien hornitzaileei (osasun-garraioa, laborategiak), prebentzio-zerbitzuen hornitzaileei, osasun-sistemaren administrazioari eta ekonomiaren gainerako arloei; azkenak barnean hartzen ditu familia-etxeak etxeko osasun-arretaren hornitzaile gisa. “Administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea, hau da, osasunean egindako gastua Euskal AEko administrazio publikoen guztizko gastuarekin alderatuta, % 16,0koa izan zen 2020an. Adierazle horrekiko nazioarteko konparazioa egin ahal izateko azken datuak 2019koak dira; urte horretan ELGAren batezbestekoa % 15,4 izan zen, Euskal AEn izan zen % 16,0aren azpitik.

2022-11-03T07:55:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo