Cardioalianzak txosten bat aurkeztu du aste honetan, Euskal Herriko gaixotasun kardiobaskularrak: prebentzioa eta osasun-arreta hobetzeko lehentasunen proposamenak deiturikoa. Txosten hori Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkeztu da. Maite San Saturninok, Cardioalianzako eta Asociación Corazón sin Fronteras País Vasco Elkarteko presidenteak, txosten honek ganbera legegileko ordezkarien artean izan duen “harrera ona” nabarmendu zuen, eta lan honek “euskal herritarren osasun kardiobaskularra hobetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan gaixotasun kardiobaskularrak artatzeko estrategia bat sortzen hasteko” balioko duen konfiantza agertu zuen.
Ildo beretik, Cardioalianzak (Espainiako estatuan gaixotasun kardiobaskularrak dituzten 50 paziente-erakunde baino gehiago biltzen dituen erakundea) ere aktiboki parte hartu du Osasun Kardiobaskularraren Estrategia abian jartzeko prozesuan. Estrategia hori 2022ko apirilean onartu zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak. Estrategia horren ildotik, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako dokumentuak “arrisku-faktoreen prebentzioa bultzatzen du, ikuspegi integral batetik, eta herritarren ahalduntzea, beren osasuna zaintzeko”, azaldu zuen Maite San Saturninok.
Halaber, agerraldian, ordezkari politikoek konpromisoa hartu zuten pazienteak eta pazienteen elkarteak jarduera politikoaren erdigunean jartzeko lan egiteko, elkarte horretatik azaldu zutenez. Horrez gain, eta ildo beretik, prebentziorako funtsezko tresnak zeintzuk diren ere aztertu zen: arreta genero-ikuspegian jartzeko beharra (gaixotasun kardiobaskularrek heriotza gehiago eragiten baitituzte emakumeetan) eta ohitura osasungarriak sustatzen dituzten politikak sustatzearen garran-tzia eta hezkuntzaren esparruan osasun-hezkuntza jartzearen garrantzia.
Lan honen helburua da euskal herritarren artean zabaltzea gaixotasun kardiobaskularrei eta horien arrisku-faktoreei gaur egun aurre egiteko diziplina anitzeko paziente eta adituek egindako behaketak. Gainera, txostenak ekintza-proposamen batzuk aurkezten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden osasun-plan edo -estrategien barruko ekintzak berrikusteko eta gauzatzeko aldaketa-tresna gisa erabil daitezkeenak. Funtsezko beste alderdi ba-tzuen artean, dokumentuak funtsezkotzat jotzen du ekitatea bermatzea eta paziente guztiek arreta-sistemarako sarbidea berdintasunez izatea bermatzea, haien kokapen geografikoa, sozioekonomikoa edo generokoa edozein dela ere. Horrek berekin dakar gaixotasun kardiobaskularrak prebeni-tzeko, diagnostikatzeko eta trata-tzeko zerbitzu eta tratamenduetara bidezko sarbidea sustatuko duten politikak eta estrategiak ezartzea. Generoari dagokionez, Euskadin emakumeen heriotza-tasa kardiobaskularra 100.000 biztanleko 275ekoa da, eta gizonen tasa (256) baino 19 puntu txikiagoada. Besteak beste, espezialistek argudiatzen dute emakumeen berezko sintomak ez dituztela ezagutzen, emakumeen presentzia txikiagoa dela saiakuntza klinikoetan, edo minaren tolerantzia bera emakumearengan. “Arrisku kardiobaskularreko faktoreak prebeni-tzea funtsezkoa da herritarren osasuna hobetzeko, baina administrazio publikoek ere lagundu behar diete herritarrei helburu horiek lortzen, osasun kardiobaskularrean eragin positiboa duten neurriak eta araudiak ezarriz”, azaldu zuten.
Gomendioak
Ildo beretik, “profesional sanitarioak ere arduratzen dira pazientearen osasunari zeharka heltzeaz, arrisku-faktoreak kontrolatzeko eta prebentzioa sustatzeko”. Bizi-ohitura osasungarriei eusteak dakartzan onurez kon-tzientziatzea “pazienteen konpromisoa ez ezik, osasun-profesionalena eta botere publikoena ere bada”, gaineratu zuten dokumentuan. Ildo horretan, aholku nagusiak dieta osasungarria eta orekatua mantentzearena, tabakoa eta alkohola bezalako ohitura toxikoak saihestea eta ariketa fisikoa erregularra egitera bideratuta daude, “baita botikak goiz eta egoki erabiltzera ere, epe luzeko konplikazioak prebenitzeko”, ondorioztatu zuten egindako txostenean.
Xehetasunez
Txostena. Cardioalianzak (Espainiako estatuan gaixotasun kardiobaskularrak dituzten 50 paziente-erakunde baino gehiago biltzen dituen erakundea) ere aktiboki parte hartu du Osasun Kardiobaskularraren Estrategia abian jartzeko prozesuan. Estrategia hori 2022ko apirilean onartu zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak. Estrategia horren ildotik, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako dokumentuak “arrisku-faktoreen prebentzioa bultzatzen du, ikuspegi integral batetik, eta herritarren ahalduntzea, beren osasuna zaintzeko”, azaldu zuen Maite San Saturninok.
Lana. Lan honen helburua da euskal herritarren artean zabaltzea gaixotasun kardiobaskularrei eta horien arrisku-faktoreei gaur egun aurre egiteko diziplina anitzeko paziente eta adituek egindako behaketak. Gainera, txostenak ekintza-proposamen batzuk aurkezten ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden osasun-plan edo -estrategien barruko ekintzak berrikusteko eta gauzatzeko aldaketa-tresna gisa erabil daitezkeenak. Funtsezko beste alderdi batzuen artean, dokumentuak funtsezkotzat jotzen du ekitatea bermatzea eta paziente guztiek arreta-sistemarako sarbidea berdintasunez izatea bermatzea, haien kokapen geografikoa, sozioekonomikoa edo generokoa edozein dela ere. “Arrisku kardiobaskularreko faktoreak prebenitzea funtsezkoa da herritarren osasuna hobetzeko, baina administrazio publikoek ere lagundu behar diete herritarrei helburu horiek lortzen”.