Cultura

“Osasun mentalaren mugak zehazten ditugunean asko epaitzen dugu hitzaren arabera”

Bi istorio paralelo biltzen dituen eleberria da ‘Puntobobo’. Osasun mentalaren gaira bi belaunaldiren begiradatik gerturatu nahi izan du Itxaso Martin egileak
Itsaso Martin idazlea
Itsaso Martin idazlea

Actualizado hace 7 minutos

Erein argitaletxeak ekarri du Itxaso Martin Zapirainen (1981) bigarren lana: Puntobobo (Erein, 2024). Izen iradokitzailea, arreta pizten duen horietakoa. Irakurleak lehendabiziko orrietan ez du oso argi izango zeri egiten dion erreferen-tzia. Aurrera egin ahala, ikusiko du ongi harilkatutako bi istorio lotzeko joko bat ere badela.

Bigarren eleberri honetan ere osasun mentalaren alorrean barneratu zara berriz? Zein izan da oraingoan klik abiarazlea?

Benetako abiapuntua esan beharko banu, spoiler egiten ariko nintzateke. Esan dezakedana zera da: antropologia ikasi nuenean, ohartu nintzen inguratzen gaituzten gauza guztiak lotuta daudela. Ni, Vera (Elkar, 2012) idatzi nuenean, adibidez, ikusi nuen osasun mentalaren gaia aparteko zerbaiten gisara lantzen dugula: psikologiatik edo psikiatriatik, inguruko beste kontuetatik guztiz isolaturik egongo balitz bezala. Hain justu, antropologiak lagundu zidan ikuspegi hori aldatzen. Norberaren osasun mentala, beraz, inguratzen duen guztiaren araberakoa da, bai mikrotik baina baita makrotik ere.

Gainera, uste dut pandemiarekin, eta haren ondotik ere bai, oso agerian geratu dela gaia. Lehen ez zen horrenbeste hitz egiten.

Hain zuzen ere, bi belaunaldiren istorioak jaso dituzu gaiari erreparatzeko.

Lan honetan pertsonaia guztien testuinguruak eragina du beraien ongizatean. Istorioetako batean, aspaldiko garaietan kokatu dudan horretan, Ixi pertsona berezia da; eta amak, ondorioz, isolatu egiten du: gizartetik, medikuengandik eta erlijiotik babesteko. Giro klaustrofobiko bat sortzen du horrek. Eta, bestetik, orainaldiak kokatutako istorioan, Maddiren egoerak ere badu berezitik. Kasu horretan, beste batzuk dira baldintzaketa mahai gainean jartzen dira inguruak zer baliabide dituen haurra ongi dagoen edo ez jakiteko.

Gaia nagusiari hertsiki lotuta doa komunikazioa. Kasu honetan, komunikazio eza ere izenda genezake, pertsonaia nagusien artean kodeak eta ezin ulertuak ere badaudelako.

Tesia egin nuenean, psikiatriko batean egin nuen landalana, eta ohartu nintzen han izugarrizko isiltasuna zegoela. Eta, era berean, ohartu nintzen hitzak erabiltzen ditugula norbait ongi dagoen edo ez jakiteko. Terapian, esaterako: pertsona batek diskurtso logiko bat egiten badu, edo logikotzat eman badezakegu, ongi dagoela ondorioztatzen dugu. Eta kontrara, isilik egoteko joera ere badago gaizki gaudenean. Osasun mentalaren mugak zehazten ditugunean, asko epai-tzen dugu hitzaren arabera. Liburuan, iraganeko istorioan, esaterako, Ixik ez du hitz egiteko gaitasunik, baina gai da komunikatzeko. Aldiz, orainaldiko istorioan, ama-alaben artean elkarrizketa bat; hau da, hitzak dauden arren, eta komunikatzeko gai diren arren, badagouneoro aipatzen ez den zerbait. Isiltasunak liburura ekarri nahi nituen, zeren askotan kontua ez da komunikatzeko gaitasuna izan ala ez izan, esan nahi diogun horri hitzak jartzeko gaitasuna baizik.

Pertsonaia nagusi guztiak andrazkoak dira, eta lantzen dituzun gaiak bertatik lantzen dituzu. Gizonak ez dira istorioaren parte aktiboa. 

Apropos egin dut hala, adierazi nahi nituelako belaunaldi ezberdinetan ere, gizarte matxista batean, emakumeoi gertatzen zaizkigunak. Sufritu egiten dute, oso era borti-tzean. Eta agertzen diren gizon horiek gizarte horren beraren isla dira: senarra, apaiza, irakaslea… Lehenago ere aipatu dut, isiltasunaren inguruan obsesionatuta nago, eta, hain justu, kontatu ez diren istorioak azalarazi nahi nituen. Eta historikoki isildutakoak emakumezkoak izan garenez, horrela landu nahi nuen.

Errealismo magikora jotzeko aukera hori baliatu dut hain gordinak diren gauza batzuk azaltzeko

Hala ere, bada aldea iraganeko eta orainaldiko istorioko gizonen artean. 

Iruditzen zait pertsonaia konplexuak egitea nobelaren onerako egiten den zerbait dela. Adibidez, baserritarraren pertsonaia: ez dauka zerikusirik Ixiren aitarekin, baina, era berean, ikusten da gizarte horrek ez diola tresnarik eman guztiz emozionalak diren gaiak lan-tzeko. Horregatik, babesa baina distantzia.

Nobela errealista den arren, baditu ukitu fantastikoak edo magikoak. Zerk bultzatu zaitu hori egitera?

Badaude gauza batzuk kasik halako azalpen magikoa behar dutenak. Nik uste dut bi kontakizunetan elkarrizketaren zatia guztiz arrazionala dela. Orainaldiko istorioa elkarrizketa hutsa da, zuzena, narratzailerik gabekoa. Aldiz, iraganeko partean, narrazio forma dauka, ez dago apenas hitzik, eta hori bada Ixiren mundura gertura-tzeko modu bat. Errealismo magikora jotzeko aukera hori baliatu dut hain gordinak diren gauza batzuk modu horretan azaltzeko. Eleberri honetan dena dago oso neurtua eta editorearekin, Uxue Razquinekin, asko landu dugu: gertakizun guztien atzean, eta kasik esaldi guztien atzean, erabaki bat dago.dera guztien inguruko emanaldi bat da.

2025-02-24T21:19:26+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo