Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatuko dira martxoaren 1ean, Inaute larunbatean. Ostadar Dantza Taldeari esker, egun osoko festa izango da. "Urtero legez, Euskal Herriko hainbat lekutan egunotan ikus daitezkeen inauterietako dantzak eskainiko ditugu", azaldu du dantza talde beasaindarrak.

Beasaingo Ostadar Dantza Taldearen Inauteriak
"Herriko kaleetan barrena dantza desfile herrikoia eskainiko dugu goizean, 10.30etatik 13.30era", aurreratu dute dantzariek. Ohi bezala, taldeko kideez gain, musikari laguntzaileak zein antolatutako entseguetara azaldutako herritarrak irtengo dira dantza desfilean. Inguruko herrietatik etorriko diren dantzari batzuk ere parte hartuko dute ekitaldian. "Dena den, dantza desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen diegu, elkarrekin inauteriak ospatu ditzagun", zehaztu dute Ostadarreko dantzariek. Desfilea dantza taldearen lokalean hasiko da eta Bideluze plazan amaitu. Eguraldi txarra egingo balu, berriz, desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.

Beasaingo Ostadar Dantza Taldea Inauterietako desfilearen ondoren
Arratsaldean, festak jarraipena izango du, izan ere, 19.00etatik aurrera, Elizagoien ahizpen erromeriaz gozatzeko aukera izango da Loinazko San Martin plaza azpian.
Entseguak astero
Ohiko dantza desfile herrikoian parte hartu nahi duten pertsonek, Ostadarrek antolatutako entsegu irekietan parte hartu dezakete, dantzak ikasi eta taldearen parte sentitzeko.
Entseguak dagoeneko hasi dira. Astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan burutzen dira. Astelehen eta astearteetan 18.00etatik 19.00etara eta 19.00etatik 20.00etara. Asteazkenetan, aldiz, saio bakarra eskaintza da: 19.00etatik 20.00etara. Entseguak dantza taldearen lokalean egiten dira, Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakian.