Buscar
Gipuzkoa

Otsailaren 15a Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da

Donostiako ospitale unibertsitarioan batuko dira Porrotxek emandako gereziondoaren inguruan pirata guztien omenez
ASPANOGIA OTSAILAK 15
Otsailaren 15a Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da
Escuchar
01:43

ASPANOGI, Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da eta 26 darama adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzen, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanda.

Otsailaren 15a izango da haur hauen eguna, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna, alegia, eta lurraldean hainbat ekimen egingo dira astean zehar gaixotasuna ikustarazteko eta minbizia pairatu duten pertsonak oroitarazteko. Aurtengo leloa "Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde" izango da eta urrezko begiztak izango dira solidaritate horren ikurra.

Gipuzkoako ikastetxe eta udalen partehartzea egongo da 15ean, azaldu digu Gipuzkoako Kale Nagusian Nekane Lekuonak, Aspanogiko gizarte langileak. "Ikastetxeei otsailaren 15 ean urrezko begiztez osaturiko pentsamendu positibo kadeneta bat sortzea proposatu diegu eta bertan mezu positiboak idaztea". Parte hartuko duten 11 ikastetxeetan, 12:00etan, irakurriko da manifestu bat.

Bestetik, 15ean bertan, Donostiako ospitale unibertsitarioan ere ekintza berezi bat egingo da, bertatik gertu dagoen txoko batean, Porrotxek emandako gereziondo bat landatu zuten pirata guztien omenez, "eta bertan egingo dugu ekitaldi txiki bat, kolore ezberdinetako lorak utziko ditugu familia, ASPANOGiko kide eta berain zaintzan parte hartzen duten osasun eta hezkuntza langilegoak". 

Igandean, otsailaren 18an, XI. IPAR MARTXA ospatuko da. "Adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar, azkenean ez baita lasterketa bat, baizik eta elkartasuneko martxa".

Interesatuek izena eman dezakete herrikrosa.eus-en. 

Egitaraua

  • Sagüesen ASPANOGI-ko karpak izango dira non dortsalak banatuko diren 9:30 etatik 10:30 bitartean, zozketan sarituak izan diren sariak ere banatuko dira (dohaintzan emandako opariak). Parte hartzaile guztiek deitale txiki bat izango dute.
  • Elkarteko ipar martxako bastoiak utziko ditugu erabili nahi duenarentzat, horretarako NAN txartela eskatuko da eta ipar martxaren ondoren bueltatuko zaio pertsonari. Aurten lehenengo aldiz, haur txikientzat ibilbidea erreztearren, trizikloak utziko dizkiegu. Kasu honetan ere, gurasoek berain NAN txartela utzi beharko dute.
  • Mari José Villalba, Ipar martxako entrenatzailearen kolaborazioa izango degu martxa aurretik beroketa batzuk egiteko. Legion 501-eko laguntzaile inperialak izango ditugu bertan R2-KT errobotarekin. Photocalll txiki bat antolatuko da bertaratzen diren haur eta norbanakoekin.
  • 11:00etan emango zaio hasiera ipar martxari. Nazioarteko eguneko manifestu instituzionala irakurriko da aurretik

Ibilbidea

Eguraldi onarekin irteera Sagüesetik egingo da, Zurriola, Kursaaleko Zubia, Salamanka ibilbidea, Paseo Berria, Apaizen ibilbidea, Muralla, Nautikoa, Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza igaro eta gero helmuga Haize Orrazian izango da, guztira, 6,1 kilometroko distantzia.

 

2024-02-12T13:25:13+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo