Buscar
Bizkaia

Otxarkoagak plaza berri bat du: On Diego Berguices Plazatxoa

Aburto On Diego Berguices Plazatxoa inauguratzen
Aburto On Diego Berguices Plazatxoa inauguratzen

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak On Diego Berguices Plazatxoa inaguratu du Otxarkoagan. Plaza berri hau, Justo eta Pastor Santuen Elizaren bi eraikinen artean kokaturikoa, Diego Berguices izena Bilboko kale-izendegian sartzea auzotarrek egindako eskaera baten ondorioa da. Izan ere, abade horrek auzoan 30 urte baino baino gehiagoan komunitatearen eta hezkuntzaren arloetan egindako lana gomutatu, omendu eta eskertzu nahi izan dute.

Bilboko alkateak hau nabarmendu du: "Ardura handiko kontua da Bilbok bera bezalako pertsonaia ospetsuak gogoratzea, gizarte eta elkartasun konpromisoaren eredu baitira". Hala, bada, hau ere gogorarazi du: "Berguices komunitatearen eta hezkuntzaren arloetako ekimen ugariren sustatzaile izan zen, eta haiekin, aukerak sorrarazi zituen kolektibo kalteberenen alde, eta ateak ireki bizimodu hobe baterako, inguru hartako familia askorentzat. Eta, haiei esker, Bilboko Otxarkoaga auzoa eta Bilbo hiria hobeak bihurtu ziren guztiontzat" esan du, amaitzeko.

Inaugurazio-ekitaldian, Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, udal korporazioko beste ordezkari batzuk eta Joseba Segura Bilboko apezpikua izango dira.

Hiru hamarkada Otxarkoagan

Berguices 1.962an iritsi zen Otxarkoagara, auzoaren hirigintza-lanak amaitu barik zeudela, eta auzoaren bizia hasi berria, eta zerbitzuen gabezia handi batekin; hala, haren lehen xedea izan zen bi egoera horien ondoriozko egiturazko gabeziak arintzea.

Diego Berguices haurren eta gazteen aldeko lanean hasi zen buru-belarri, hezkuntzaren ikuspegitik. Era horretan, aitzindari izan zen oinarrizko mailako eskolak abian jartzen parrokiaren lokaletan, eta maisutza-eskola ere bai, zeina lanbide-hezkuntzaren aitzindaria izan baitzen eta gaurko Otxarkoagako Formazio Zentroaren oinarria; izan ere, bera izan baitzen sortzaileetako bat, betiere irakaskuntza auzoko gazteen aukeren eta inguruabarren arabera egokituz. Halaber, haiei udako aisialdirako eremu bat eskaintzeko ardura ere hartu zuen, eta urtero-urtero Bakio itsasertzeko herrian egiten ziren udalekuak antolatu.

Auzo horretan abadetzan egindako 30 urte baino gehiago horretan, Diego Berguicesek auzoko lehen haurtzaindegia bideratzeko modua topatu zuen beste gizarte-ekimen batzuen bidez, eta inguru hartako lehen gizarte-laguntzaileekin ere jardun zen elkarlanean, eta alkoholismoaren eta eritasun mentalen arazoak zeuzkaten pertsonei arreta eskaintzen ere bai.

2023-01-24T17:13:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo