Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean partikularrek sustatutako kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzen deialdia argitaratu da aste honetan.
Dirulaguntza hori duela bi urte sortu zen A Planarekin, eta hirugarren urtez jarraian egiten da deialdia, 140.000 eurorekin (aurreko deialdietan baino 5.000 gehiago) eta 30.000 euro arteko laguntzekin eskatzaile bakoitzeko.
Ana del Valen ustez, “hori izan zen bere garaian A Planaren berritasun nagusietako bat. Horri esker, 20 jarduera diruz lagundu ahal izan ditugu bi urtean. Jarduketa horiekin, gure ondarea zaintzeaz gain, ondare arkitektonikoa zaharberritzeko eta kontserbatzeko sektorea ere sustatzen dugu”.
Eskaera bi modu desberdinetan eska daiteke: alde batetik, Elektronikoki, esteka honen bidez: https://egoitza.araba.eus/es/-/subvenciones-intervenciones-conservacion-restauracion-patrimonio-cultural-inmueble-particulares; edo aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein modutan.
Lehenengo urtean, 2021eko dirulaguntzara 30 eskabide aurkeztu ziren. Azkenean, 13 eskaerari eman zitzaien dirulaguntza. Diruz lagundutako ondasunak honako hauek izan ziren, besteak beste: Gesaltza Añanako Zambrana-Herrandarren Jauregia, Gesaltza Añanako Sutegia, Lantenoko Indianoaren Etxea, Gesaltza Añanako Errege kaleko eraikin multzoa, Arespalditzako Atxa Jauregia, Gasteizko Aiztogile kaleko 40. zenbakiko eraikin bat edo Murgako Arakio auzoko baserri bat.
2022an 37 eskaera aurkeztu ziren, eta 7 partikularri eman zitzaien dirulaguntza. Diruz lagundutako ondasunetako batzuk honako hauek izan ziren: Indianoaren Etxea, Lantenoko Mota auzoan; Atxa jauregia, Arespalditzan; Zambrana-Herrandarren Jauregia, Gesaltza Añanan; Aiztogile kaleko etxebizitza bat, Gasteizen; La Lana baserria, Zuhatzan; edo Arrieros baserria, Amaritan.