Buscar
Gipuzkoa

Pasaiak eta Lezok bizikleta maileguen sistema partekatuko dute

Pasaian 2016tik dago erabilgarri zerbitzua eta Lezoko Udalak abuztuaren 22an berea martxan jarriko du
Jesus Mari Martiarena eta Izaskun Gómez, bizikletekin. | ARGAZKIA: N.G.
Jesus Mari Martiarena eta Izaskun Gómez, bizikletekin. | ARGAZKIA: N.G.

Pasaiako eta Lezoko Udalek astearte honetan hitzarmen bat sinatu zuten bi herrietako mailegu sistemaren erabiltzaileek bizikletak jasotzeko edo uzteko aukera izan dezaten bi udalerrietako edozein bilketa gunetan. Horrela, zerbitzua zabaldu egingo da pasaitarrentzat eta lezoarrentzat, eta berdin-berdin erabili ahal izango dute udalerri batean zein bestean, era osagarrian.

Astearte honetako agerraldian azaldu zutenez, lortutako akordioak bultzada emango dio mugikortasun jasangarriari eta eraginkorragoa izango da, bereziki Donibaneko barrutiarekin lotura.

2016an jarri zen martxan Pasaiako bizikleten mailegu zerbitzua eta Lezoko Udalak abuztuaren 22ean jarriko du abian berea. Zerbitzuaren erabilera ahalik eta gehien erraztearren, Pasaiak garatutako aplikazio informatikoa bi udalerrietako erabiltzaileentzat gaituta egongo da. Tresna teknologiko hori mailegu sistemari euskarri hobea emateko diseinatu da eta datuen babesa ziurtatzen du.

Izaskun Gomezek, Pasaiako alkateak, oso positibotzat jo zuen hi-tzarmena eta pasaitarrak zerbi-tzua erabiltzen jarraitzera animatu zituen.

Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak, bere aldetik, pozik agertu zen Lezon mailegu zerbitzu berria martxan jartzeagatik.

2022-07-20T19:44:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo