Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunea Pasaiako bosgarren Kirol Galaren lekuko izan zen. Kirol arloarekin eta jarduera fisikoaren esparruarekin lotutako jende ugari bildu zen egindako lana aitor-tzeko. Pasaia Badia Aktiboa programak izandako arrakasta goraipatu zuten.
Iaz egindako lanarengatik kirolari nabarmenduak Loren Jauregi Etxeberria, Maddi Olaskoaga, Nahia Colmenar, Amalur Leon, Basagaitz Guereño, Oinatz Alonso Erauskin, Airan Ramírez eta Nora López Aguirreurreta izan ziren. Kluben garaipenek ere bere tartea izan zuten.