Buscar
Actualidad

Paula Garcia eskubaloi jokalariak Garesko eskola bisitatu zuen

Beti Onak eskubaloi taldeko kirolariarekin hitz egiteko parada izan genuen otsailan.
Beti Onako jokalaria gure ikastetxean egon zen berriki.
Beti Onako jokalaria gure ikastetxean egon zen berriki.

2023ko otsailaren 10ean kirolari emakume profesional baten bisita izan genuen gure gelan. Zehazki Paula Garcia Locay Beti Onak eskubaloi taldean jolasten duen jokalaria. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen berarengandik.

Lehenik eta behin bere ibilbidea jokalari bezala erakutsi zigun, bere hastapenak noiz eta non ziren azalduz. Paulak bere herriko eskubaloi talde batean jolasten hasi zen, Muskizen, eta gero Errioxara jolastera joan zen 20 urterekin. Beranduago, Barakaldon jolastu zuen, eta gaur egun Beti Onak taldean.

Eskubaloiaren inguruan oinarrizko irakaskuntzak jaso genituen, baina baita kirolaren oinarrizko baloreak ere, adibidez, diziplina, sakrifizioa, talde lana eta gogoak. Honekin lotuta, oso garrantzitsua iruditu zitzaigun Paulak esan ziguna, egiten dugunaz gozatzea garrantzitsuena dela.

Garciak, bestalde, hondartza-eskubaloia ere gustuko du. Dioenez, eskubaloi modalitate honek pistako denboraldira energiaz iristea ahalbidetzen dio, askok kontrakoa pentsatzen duten arren.

Hitzaldiaren ondoren, kiroldegira joan ginen eta bertan eskubaloian aritu ginen. Horrela oinarrizko ariketa batzuk irakatsi zizkigun eta primeran pasatu genuen. Lehenengo, beroketa ariketak, ondoren boteak baloairekin, jarraian paseak laukotean eta bikoteka, baita korrika egiten ere, eta azkenik jaurtiketa batzuekin bukatu genuen saioa.

Oso ondo pasa genuen, eta berriro bere bisita izatea gustatuko litzaiguke. Denbora ederra pasa genuen Paularekin eta eskerrak ematen dizkiogu LH5 ikasleen partez.

Beti Onak taldea

Beti Onak taldea, Beti Onak Kirol Elkartearen eskubaloi taldea da. Emakumezkoak Ohorezko mailara igo dira 2022an.

Gizonezkoen eskubaloi taldea ASOBAL Ligako fundatzaileetako bat izan zen eta emakumezkoen taldea Ohorezko Mailan egingo du debuta 2022-23 denboraldian.

2019ra arte Atarrabian jolastu zuen Lysa Tchaptchet-ek (Kamerun, 2001) eskubaloiko EHF Champions Leagueko txapelduna izan zen 2022an, Norvegiako Vipers taldearekin jolastuta. Ekipo berean jolasten zuen Nerea Pena jokalari iruindarrak.

Etiquetas
2023-03-12T06:48:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo