Ziurrek, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, 2019an ireki zituen ateak zibersegurtasunaren alorrean Gipuzkoako enpresak laguntzeko helburuarekin. Xede horren baitan sortu zuten laborategia eta orain, 12 hilabete bete dituela, Gipuzkoako Kale Nagusian urte honetako balantzea egin dugu Koldo Peciñarekin, Ziurreko zuzendariarekin.
Peciñak adierazi digu lurraldeko bost enpresek erabili dituztela laborategiko zerbitzuak eta, gainera, beste hainbat enpresa eta gazteri formakuntza eskaini dietela. Zuzendariak ere gaur egungo testuingurua zein den esplikatu digu, zeinetan zibersegurtasuna enpresetako prozesu guztietan egon behar den.