Gipuzkoa

Peciña: "Etxeko atea ixten dugu, baina gure ordenagailurako sarbidea ez"

Zibererasoak %50,7 handitu dira Gipuzkoan bai enpresa arloan eta baita arlo domestikoan ere
Peciña: "Etxeko atea ixten dugu, baina gure ordenagailurako sarbidea ez"
Escuchar
00:27

Inork ez du aterik gabeko etxe batean bizi nahi eta gutxik aterako lirateke etxetik giltzarekin atea itxi gabe.; etxe barruan ditugulako dirua, bitxiak eta ondasunak. Baina, pentsatzen badugu, gure ordenagailuetan zenbat informazio dago? Bankuetarako sarbideak, pasahitzak, kontu korronteko zenbakiak... Hala ere, ez ditugu ordenagailuetako edo mugikorretako ateak ixten.

Josu Erkorekak, segurtasun sailburuak, adierazi du beharrezkoa dela zibererasoekin kezkatzea, Etzaintzak azaleratu dituen azkenengo datuek dioten bezala, Gipuzkoako zibererasoak %50,7 handitu direlako. Gipuzkoako Kale Nagusian, Gipuzkoan erreferente den Ziur Zentrora jo dugu erantzun bila eta Koldo Peciña, zuzendariarekin, hitz egiteko aukera izan dugu.

Peciñak bide luzea dugula egiteke esan du, jendea ez delako zibersegurtasunaz kezkatzen. "Ziur jaio zenean, bai sumatzen genuen ez zegoela gaiaren gaineko ezagutzarik, baina, azken sasoi hauetan ikusi dugu enpresetan badakitela zer den, eta zibersegurtasuna bermatu nahi dute". Baina Gipuzkoan, enpresa gehienak txikiak eta ertainak direnez, defentsa murriztuagoa da, gehien bat baliabide gutxiago dituztelako.

Horiek horrela, Peciñak, aholkuak eskaini ditu enpresentzat eta gogoratu du Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak eskaintzen dituela. Bestalde, adierazi du pixkanak-pixkanaka egin beharreko prozesua dela baina keinu txikieanak, inbertsio ekonomiko txikia eskatzen duten horiek, direla gako zibersegurtasuna bermatzeko. Horien artean pasahitzen aldaketa, SMSetara heltzen diren datu eskaerei kasurik ez egitea eta igorle ezezaguneko mailak ez irekitzea daude.

14/03/2023