Gipuzkoa

Pertsona Nagusien Astea ospatu dute Zumarragan

Larunbat eguerdian manifestua irakurri eta ekitaldi instituzionala egin zen Areizaga-Kalebarren plazan
Larunbateko ekitaldian parte hartu zuten lagunak. | ARGAZKIA: A.Z.

Joan zen astean Pertsona Nagusien Astea ospatu zuten Zumarragan. Hainbat ekitaldi egin zituzten: garai bateko eta egungo argazkien erakusketa, hi-tzaldiak, Plan Orokorraren inguruko bilera, egunerokoa hobetzeko aplikazioei buruzko ikastaroa, paseoa, zine emanaldia, gimnasia saioa...

Azken ekitaldia larunbatean izan zen. Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatu zuten Areizaga-Kalebarren plazan. Manifestua irakurri zuten eta txistulariek, abesbatzak eta dantzariek ekitaldia girotu zuten.

Erronkak

Pertsona Nagusien Kontseiluko kideek bizi itxaropena inoiz baino altuagoa dela eta erronka asko daudela aipatu zuten: bakardadeari eta isolamenduari aurre egitea, osasuna hobetzea, zainketan laguntzea... Beraien autonomiaren alde borrokatuko dutela eta gizarte sarea sendotzeko lan egingo dutela aurreratu zuten.

Horretaz gain, digitalizazio prozesu inklusibo, unibertsal eta doakoa aldarrikatu zuten eta Osakidetza hartzen ari den norabidearengatik kezka azaldu zuten. Buka-tzeko, emakumeen pentsioak gizonezkoenak baino %32 txikiagoak direla salatu zuten eta zaintzaile lana emakumeek egiten dutela gogoratu zuten.

04/10/2022