1998. urtean lau familiek sortu zuten Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familia Elkartea, orduztik lorpen handiak izan dituzte, bizipen garratz eta goxoekin, horrenbestez, ospakizunetarako gogo handiak dituzte. Halaxe adierazi du Nekane Lekuonak, Aspanogiko gizarte langileak, Gipuzkoako Kale Nagusian.
Azaroaren 25ean, larunbatan, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era izango da ospakizuna Kursaalean. "Elkartasunaren jaialdia izango da eta, horrenbestez, jende guztia etortzea nahi dugu", azpimarratu du Lekuonak. Sarrerak 10 eurotan daude salmentan Kursaaleko webgunean edo lehiatilan eta bertaratzen denak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta eta dantzekin ez ezik, hainbat ikuskizunekin ere topatuko dira.
"Festari hasiera emateko gure piratek Talent Show bat antolatu dute, haur eta gazte hauek haien gaitasunak erakutsiko dituzte; batzuk monologoak egingo dituzte, beste batzuk dantza edo bertsoak botako dituzte" oso pozik eta urduri daudela onartu du Aspanogiko gizarte langileak baina primeran egingo duela azpimarratu du.
"Askotan esaten digute oso pozik gaudela, baina guretzako ezinbestekoa da bizipoza aldarrikatzea ez alor negatiboarekin geratzea soilik" eta hori da larunbatean egin nahi dutena jende guztiarekin ondo pasatzea.