Buscar
Bizkaia

Pirotecnia Turis konpainiak ireki ditu Aste Nagusiko su-artifizialak

Su-artifizialen lehenengo saioa.
Su-artifizialen lehenengo saioa.

Hasi da Aste Nagusia, eta horrekin batera, Bilboko Udalak berreskuratu egin ditu betiko ohiturak. Hala, larunbat honetan gauean, su artifizialen lehenengo ikuskizuna eskaini egin du Valentziatik etorritako Pirotecnia Turis konpainiak.

Gaueko hamar eta erdietatik aurrera, abuztuaren 27ra arte, Aste Nagusiko su artifizialek argiz eta kolorez jantziko dute Bizkaiko hiriburua. Mundu osoan famatuak diren Italia, Frantzia, A Coruña, Granada, Valentzia eta Zaragozako zortzi piroteknia-konpainiatik zazpi lehiatuko dira aurten Nazioarteko Bilbo Hiria Su Lehiaketaren XXX. Edizioan. Azken gauean, abuztuaren 27koan, Valecea pirotekniak erakusketa egingo du.

Hurrengo ikuskizunak hauek dira

  • Igandea, abuztuak 21: ORZELLA FIREWORKS (ITALIA)
  • Astelehena, abuztuak 22: PIROTECNIA ZARAGOZANA (ZARAGOZA)
  • Asteartea, abuztuak 23: PIROTECNIA LÓPEZ (A CORUÑA)
  • Asteazkena, abuztuak 24: CIELS EN FÊTE (FRANTZIA)
  • Osteguna, abuztuak 25: PIROTECNIA ESTEBAN MARTIN (GRANADA)
  • Ostirala, abuztuak 26: PIROTECNIA VALENCIANA (VALENTZIA)

Konpainiek gauero neurtuko dituzte indarrak, Bilboko nazioarteko lehiaketak urtero ematen dituen bi sariak eskuratzeko: Ikus-entzuleen Saria eta Epaimahaiaren Saria. Aurten, berrikuntza gisa, Udalak Sari Berdea emango dio piroteknia-hondakinekin gutxien kutsatzen duen konpainiari.

Zelan eman botoa gogoraraziz

Udalak Nazioarteko Bilbo Hiria Su Lehiaketaren hogeita hamargarren edizioan parte hartzeko aukera eskainiko die berriro herritarrei, euren ikuskizun gustukoenaren alde bozkatuz. Hala, botoak “Bilbao Aste Nagusia 2022” aplikazio mugikorraren –App Storen eta Google Playn deskarga daiteke– edo abuztuaren 20tik 27ra El Correo egunkarian argitaratuko diren partaidetza-kupoien bitartez jasoko dira.

Suak nondik ikusi

Udalak Itsasadarraren Ezkerraldea gomendatzen du, Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekuraino, jaietan Hiria argituko duten ikuskizunez gozatzeko ikuspen onena duen gune gisa. Ikuspen egokia duten beste zenbait espazio ere badaude, hala nola Arriaga plaza, Areatzako zenbait gune, Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua, Etxebarria parkea eta Uribitarte pasealekua, Zubizuritik Guggenheim Bilbao Museoraino.

Su artifizialen ikuskizunak jarraitzeko ikuspen gutxiago duten eremuak Areatzako, Udaletxeko eta Zubizuriko zubiak dira. Bertatik, gainera, nahiko zaila da altuera txikiko eta lurreko suak ikustea.

Segurtasun dispositiboa ikuskizunetan

Bilboko Udalak segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan ikuskizun piroteknikoen aurretik, bitartean eta ondoren. Dispositiboa suhiltzaile-talde batek, osasun arloko langileek eta poliziek osatuko dute, eta udaletxearen eta San Agustin eraikinaren artean dagoen aginte-postu aurreratutik koordinatuko da.

2022-08-22T15:04:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo