Gipuzkoa

Plaieroetako 28 taldeek bihar ekingo diote denboraldiari

Plaieroak. Argazkia: Ruben Plaza

ZARAUTZ – Iritsi da eguna. Urte eta erdiko geldialdiaren ondoren, bihar, 11.00etan emango diote hasiera Zarauzko plaieroetako 77. edizioari. Ilusioz agertu dira antolatzaileak. Izan ere, azken urteetako parte-hartzerik altuena izango du aurtengoak: 28 taldek eman dute izena; horietatik zortzi emakumezkoenak izango dira, eta 20 gizonezkoenak.

Guztia ondo bidean, orain hasi eta final-laurdenak apirilaren 3an jokatuko dituzte, eta finalerdiak maia-tzaren 1ean. Finaleko jardunaldi nagusia, aldiz, maiatzaren 14-15eko asteburuan izango da.

txartel beltza Epaileek eskatuta, aurtengo araudian berrikuntza esanguratsu bat gehitu dute: txartel beltza. Txartel hau jokozaina iraindu edo mespretxatzen duen jokalariari aterako zaio. Halako kasuetan, txartel beltza ikusten duen jokalariak zelaia utzi beharko du eta bere partez taldekide bat sartuko da. Partida guztian zehar, zelaia utzi duen jokalariak, ezingo du gehiago jokatu. Gainera, zigor moduan, partida bat epaitu beharko du, eta hori egin ezean, ezingo du berriz jokatu. Jokalari batek bi txartel beltz ikusten baditu, txapelketatik kanporatua izango da.?

Taldeak ere jaso dezake zigorra. Talde bateko partaideek hiru txartel beltz ikusten badituzte, bost puntu gutxiago izango ditu. Lau baino gehiagoko kasuetan, txapelketatik kanporatuko da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "erabaki honen helburua ez da zigorrak sustatzea, epaileekiko errespetua indartzea baizik. Orain bertan hau gertatzeko ez dugu beste biderik ikusten ordea. Gure nahia, txapelketa osoan txartel beltzik ez ateratzea da".

Bestalde, txapelketaren parte diren jokalari, epaile, zaletu eta antolatzaileen segurtasuna bermatze aldera, egunean indarrean dauden neurriak beteko dituzte. Horretarako, protokoloa zehaztu du antolatzaile taldeak.

07/11/2021