Araba

Planetaren iraunkortasuna errespetatzen duten letxugak

Neiker zentro teknologikoak labore hidroponikoen bidez lortutako letxugak baino %20 handiagoak lortu ditu; ikerketak bi urte iraun du, eta Biobizz eta AvanzaBio bioongarri enpresen lankidetza izan du
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, letxuga baten artxiboko- irudia. | ARGAZKIA: JOSE MARI MARTÍNEZ

Letxuga handiagoak eta planeta gehiago errespetatzen dutenak. Bioponiari esker, Neiker zentro teknologikoak labore hidroponikoen bidez lortutako letxugak baino %20 handiagoak lortu ditu. Bioponia sisteman uztartu egiten dira hidroponia (lurrik gabeko laboreak) eta ongarri organikoak (ongarri mineralak erabili beharrean), eta bere onuren artean nabarmentzen dira karbono aztarna murriztea eta jasangarritasuna handitzea. Neiker taldetik azaldu zutenez atzo, ikerketak bi urte iraun du, eta Biobizz eta AvanzaBio bioongarri enpresen lankidetza izan du.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, mekazaritzako elikagaien sektorea gizakiarentzat osasungarriagoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren produkzio sistema batzuetara igarotzen ari da, landare elikagaien ekoizpenean fitosanitario kimikoen erabilera murriztuz. “Nekazariek planeta zaintzea bultzatzeko duten kontzientzia sozialari esker, ekoizteko metodoen jasangarritasuna handitu da”. Izan ere, gero eta profesional gehiagok aukeratzen dute ongarri organikoen eta labore hidroponikoen erabilera; sistema horietan, landareak lurrik gabe hazten dira, ur eta nutrientez osatutako soluzio baten ekarpenari esker, “ongarri mineraletan oinarrituta, gatzekin, gasekin eta bestelako substantzia inorganikoekin eragindako erreakzio kimikoen bidez. Lurrik gabeko laborantzan ongarriko inorganikoen ordez ongarri organikoak erabiltzen dituen sistemari bioponia esaten zaio, eta aurrerapen bat da gizakien eta ingurumenaren osasunerako, karbono aztarna murrizten baitu”, azaldu zuten Neiker-etik. Ildo horretatik, Neiker zentro teknologikoak (Basque Research and Technology Alliance-BRTAko kidea) letxuga handiagoak lortu ditu, % 20raino, laborantza bioponiaren sistema erabiliz. Metodo honekin ongarri mineralen ordez organikoak erabiltzen dira. Eta horrek atmosferara CO₂ gutxiago isurtzea lortzen du.Patrick Riga proiektu buruak eta NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes departamentuko ikertzaile nagusiak azaldu bezala, “ongarri inorganikoak garatzeak inpaktu handia sortzen du karbono aztarnari dagokionez. Kilo bat kaltzio nitrato egiteko –oso ongarri arrunta da–, 3,85 kg karbono dioxido askatzen da atmosferara”. Horregatik, hain zuzen, sistema hori ingurumena gehiago errespetatzen duelakoan dago, elikagai organikoak askatzen baititu. Bakterio askoko disoluzioa ere sortzen du. “Sistema horrek ingurumena gehiago errespetatzen du, mantenugai organikoak askatzen dituelako, eta bakterio, legamia eta onddoetan aberatsa den soluzio bat sortzen delako, mikroorganismo horiek landareen hazkundea errazten dutelarik”, gaineratu zuen. Mantenugai organiko egokien konbinazioa lortzeko eta eraginkortasuna baieztatzeko, Neikerek bi urtez hainbat saiakuntza egin ditu bere berotegietan, batavia motako letxuga eta zerba horiko landareekin, lurrik gabeko labore sistema batean, non sustraiak koko zuntzean oinarritutako substratu organiko batean hazi diren, ongarri organiko eta bioestimulatzaileen soluzio batekin ureztatuta, tanta jario bidez. “Sistema bioponiko batean sortutako letxugak zein zerbak handiagoak dira ongarri inorganikoak dituen sistema hidroponiko batean landatzen direnekin alderatuta: letxugak %20 handiagoak, eta zerbak %13 handiagoak”, adierazi du Rigak.

Etorkizunera begira

“Tamaina handiagoko produktuak sortzeaz gain, metodo horrek aukera ematen du erreakzio kimikoen bidez sortutako ongarrien ordez ongarri naturalak erabiltzeko eta, beraz, karbono aztarna murrizteko eta landare ekoizpenaren jasangarritasuna handitzeko. Lortutako emaitzetatik abiatuta, eta sektorean sistema bioponikoa sustatzeko, Neikerek beste elikagai batzuk lantzeko saiakuntzak egingo ditu, hala nola tomatea edo piperra. Zentro teknologikoak prozesu osoan aholkatuko eta lagunduko die metodo berri hau probatu nahi duten nekazariei”, gaineratu zuten bertako kideek.

Landare elikagaien ekoizpenean produktu fitosanitarioak eta ongarri organikoak erabiltzeak gehiago errespetatzen du ingurumena ongarri inorganikoak erabiltzeak baino, eta horregatik da garrantzitsua beste aukera batzuk ematea, esaterako, bioponia, ordezkapena pixkanaka ahalbidetzeko, nekazaritzako ustiategien errentagarritasunean eraginik izan gabe. l

Xehetasunez

l Lurrik gabeko laborantza. Lurrik gabeko laborantzan ongarriko inorganikoen ordez ongarri organikoak erabiltzen dituen sistemari bioponia esaten zaio, eta aurrerapen bat da gizakien eta ingurumenaren osasunerako, karbono aztarna murrizten baitu”, azaldu zuten Neiker-etik. Ildo horretatik, Neiker zentro teknologikoak (Basque Research and Technology Alliance-BRTAko kidea) letxuga handiagoak lortu ditu, % 20raino, laborantza bioponiaren sistema erabiliz. Metodo honekin ongarri mineralen ordez organikoak erabiltzen dira. Eta horrek atmosferara CO₂ gutxiago isurtzea lortzen du.

l Esaldia. Patrick Riga proiektu buruak eta Neikereko Landare Ekoizpen eta Babes departamentuko ikertzaile nagusiak azaldu bezala, “ongarri inorganikoak garatzeak inpaktu handia sortzen du karbono aztarnari dagokionez. Kilo bat kaltzio nitrato egiteko –oso ongarri arrunta da–, 3,85 kg karbono dioxido askatzen da atmosferara”. Horregatik, hain zuzen, sistema hori ingurumena gehiago errespetatzen duelakoan dago.

13/02/2023