Buscar
Bizkaia

Plaza Berriak Txistulari bandaren musika jaso du

Udal Txistularien Banda, Plaza Berrian.
Udal Txistularien Banda, Plaza Berrian.

Igande honetan goizean, abuztuak 28, Udal Txistularien Bandak Aste Nagusiko azkanengo emanaldia eskaini du Plaza Berrian.

Aste luze honetako egun guztietan, Uria txistuen doinuarekin esnatu da. Eta Aste Nagusiko azken egun honetan ere bere protagonismoa izan du. Udal Txistulari Bandak bere publikoari agur esan dio gaur eguerdian Plaza Barrian eskaini duen alardearekin.

Dozenaka artistak, besteak bete, San Anton Abesbatzak, Martin Ariztimuñok, Iñigo Eskubik, Gemma Sánchezek, Ander Zulaikak eta Gorka Eskauriazak ikuskizunez bete dute plaza. Gainera, txistulariek okasiorako Xabier Solano izan dute lagun.

Eguna Oinkari taldeko dantzarien emanaldiarekin itxi da. Oraingoan, dantzariek “Mundaka” kontrapasa eta Alboka musika taldearen “Hiru piztiak” ezpata-dantza dantzatu dituzte. Baita azken kontzertu honetarako Xabier Zabalak berariaz konposatu dituen “Elias eta Belatxe” fandangoa eta “Basalde” arin-arina.

Erraldoiak eta Buruhandiak

Ohiko Erraldoi eta Buruhandien Kontzentrazioak 31. edizioa bete du aurten, eta gaur goizean Aste Nagusiko jai-gunea inbaditu du berriro.

Bizkaiko Gaiteroen erritmora, Euskadiko hainbat herritatik etorritako erraldoi eta buruhandien kalejira 10:30ean abiatu da Plaza Biribiletik Areatzarantz. Bertan, 13:30ean, pertsonaia horiek, batez ere txikienen eta haien familien eguna animatu dute.

Bederatzi egun hauetan hiriko kaleetan zehar Erraldoi eta Buruhandiekin gozatzeko aukerarik izan ez dutenek, irailaren 11ra arte Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian egongo den “Bilboko Erraldoiak” erakusketa bisitatu ahal izango dute.

2022-08-29T14:08:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo