Actualidad

Podemosek elikagaien prezioak gerra aurrekoetara ekartzea eskatu du

Zuzeneko hobariak aztertzeko prest legoke, baina banatzaile handientzako zerga ezarrita
2022ko amaieran Kontsumoko Prezioen Indizea aurreko hilaren aldean bi hamarren igo da. | ARGAZKIA: P. VIÑAS

Podemosek elikagaien merkatuan zuzenean esku hartzea proposatu dio Gobernuari, erosketaren oinarrizko saskia merkatzeko eta, gutxienez 2023an, produktu horien prezioa iazko otsailean hasi zen Ukrainako gerraren aurreko mailan ezartzeko. PSOE kontra agertuko balitz, elikagaien prezioan zuzeneko hobariak aztertzeko prest azaldu dira, betiere banaketa-enpresa handiei zerga bat ezarriz gero funts publikoen erabilpena konpentsa-tzeko.

Alderdi moreko iturriek atzo Europa Pressi azaldu ziotenez, “ezinbestekoa” iruditzen zaie Gobernuak neurri “ausartak” hartzea, aldez aurretik energiarekin edo garraio publikoarekin egin den bezala, sektore horretako “prezioen egungo igoerari aurre egin ahal izateko”. Ione Belarra Eskubide Sozialetako ministro eta Podemoseko buruak berak azaldu zituen jarraian Twitterren ekimenaren ildo nagusiak, egoerarekin kezkatuta, “Gobernuak gai horretan esku hartu behar duelako”. Idatzi berean zehaztu du, txikizkako merkataritzarentzako laguntzak ere egongo liratekeela, atzemandako prezioen aurrean konpentsazio modura.

Podemosen proposamen hau, 2022ko amaieran Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) aurreko hilaren aldean bi hamarren igo ondoren etorri da; horrek 1,1 puntuko murrizketa dakar urte arteko tasan %5,7ra iritsiz, 2021eko azarotik izan duen zifrarik txikiena, baina %15,7raino igo diren elikaduraren prezioen joerarekin kontrajarrita agertzen da erabat. Horrexegatik proposatu du Podemosek oinarrizko saskiaren ohiko produktuei gehieneko prezioak ezartzea, koronabirusaren krisian Gobernuak maskarekin edo covid testekin hartutako neurrien ildo beretik jarraituz.

Zehazki, produktu horietako bakoitzaren muga 2022ko otsailaren 20an zuen berbera izango litzateke, eta neurri hori indarrean egongo litzateke, “gutxienez” urte osoan zehar, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik inflazioak izandako goranzko joera eteteko asmoz.

Gainera, eta saltoki txikiek “finan-tzaketa-tentsioko” egoerarik jasan ez dezaten, merkatuko esku hartzearekin batera, zuzeneko laguntzak eskainiko litzaizkioke sektoreari, pandemia garaian ostalaritzarekin egin zen bezala.

Koalizio-kide duen PSOE proposamenarekin bat etorriko ez balitz, eta akordioa lehenbailehen lortze aldera, oinarrizko saskiko produktuen hobari bat aztertzeko aukera ere plazaratu dute Podemosetik, erregaiekin egin zen bezala, prezio horiek Ukrainako gerra hasi aurretiko mailarekin berdindu arte. Inolaz ere, bigarren bide horrek baliabide publikoak bideratzea ekarriko lukeenez, beste bi neurrirekin osatu beharko litzatekeela dio Podemosek. Lehena, banaketa-kate handiei aparteko zerga bat ezartzea izango litzateke, bankuei eta energia-enpresei jarritakoaren antzekoa.

PSOEren erantzunaren zain, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidente Antonio Garamendik erantzukizuna eskatu zion Podemosi. Enpresarien presidentearen iritziz, hauteskunde garaian “egunero” entzungo diren “proposamen populisten” testuinguruan kokatzen da neurri hori, eta argi adierazi zuen “herrialde batean entzun daitezkeen errezetarik txarrenak direla”. – M. Tolosa

tensiones de los precios

15,7%

IPC de la alimentación. El planteamiento de Podemos de topar los precios de la alimentación llega después de que el Índice de Precios de Consumo (IPC) haya subido dos décimas a finales de 2022 en relación al mes anterior pero con un recorte de 1,1 puntos en su tasa interanual, hasta el 5,7%, su cifra más baja desde noviembre de 2021. Datos que están condicionados por los ajustes y ayudas en el sector energético y que contrastan con la tendencia de los precios de la alimentación, que se dispararon al 15,7%.

18/01/2023