Poema onak idaztea “erraza” dela diozu, eta hori landuko duzu egonaldian, ezta?
Tailerraren izenburua zirikatzailea izatea nahi nuen, eta Bernardo Atxagaren esaldi hori erabiltzea erabaki nuen. Esaldi hori entzun nion elkarrizketa batean, Sarrionandiari buru z hitz egiten ari zela. Hark zioen Sarrionandia poeta oso ona zela, baina poema onak idatzi baino gehiago egiten zuela azpimarratu zuen. Esaldi hori buruan gelditu egin zi-tzaidan, eta uste dut balio dezakeela hausnarketarako. Ondorioz, gai horri buruzko saio irekian murgilduko gara.
Zer bilatzen duzu?
Poesiaren eginkizunari buruzko hausnarketa egin gura dut: poetaren irudi sozialari buruz eztabaidatu nahi dut. Ze, batzuetan ematen dupoesia idatzi baino lehenago zarela poeta. Jarrera kontua dela. Eta horren kontra edo horren alde egon daitezkeen argudioak bilatu gura ditut. Baina, batez ere, zerk egiten duen poema bat on landu gura dut. Eta uste dut tailerraren izenburua esaldi oso baliagarria izan daitekeela hausnarketarako. Pixka bat tranpa ere bada; horrela formulatuta ematen du nik emango ditudala poema onak idazteko gakoak, baina beno, nonbaitetik hasi behar da.
Eztabaidaz gain, hausnarketa ere bilatuko duzu?
Bai, etasaia gaitezke mundu guztiari gustatzeko moduko poema on bat idazten. Horrez gain, zer gustatzen zaion jendeari ere azter dezakegu. Edo ikus dezakegu norberak zer jar dezakeen edo zer jarri behar duen poema on bat egiteko.
Zirriborrok gai desberdinak lantzeko aukera emateaz gain, sareak sortzeko aukera ere eskainten du. Beharrezkoak dira horrelako guneak?
Idazketaren ariketa idazleok bakarka egin ohi dugu: bakarka hasten garairakurtzen, bakarka hasten zara idazten. Baina, momentu batetik aurrera, idazketa munduak bai eskatzen duzure afizio hori elkarbanatzen duten beste zaletuekin biltzeko beharra. Eta, uste dut, egonaldi hauetan guk esan dezakeguna baino askoz ere garrantzitsuagoa izango dela bertan landuko diren ezagutzak edo adiskidetasunak. Ze uste dut garrantzitsua dela sentitzea badagoela jendea zuk egiten duzuna egiten duena. Besteena irakurri ahal izatea ere garrantzitsua da.
Idazleen arteko sareak sortzeak zer eskaintzen du?
Garrantzitsuena izaten da jendea ezagutzea, ze hori da gero, idazten jarraitzeko gehien motibatzen zaituena. Gainera, ikuspuntu edo lanketa desberdinak egiten dituztenak elkartzea ere aberatsa da, baita gauza bera egiten dutenak ezagutzea ere. Oso garrantzitsua da ikustea zuk egin ez duzun hori egiten duen jendea ere badagoela, eta hori ezagutzea. Egitasmo hauek jendeagaz elkartzeko aitzakia dira, eta nik espero dut asko ikastea, murgiltzea eta bustitzeko aukera izatea.
Zirriborro bezalako proposamen gehiago behar dira?
Lehenengo aldia da honetan nagoena, baina gauza hauek inoiz ez daude soberan. Hori argi dago. Denok izan ditugu hauek bezalakoak, an-tzekoak edo bestelakoak. Momentu batetik aurrera, idazteko grina izaten jarraituz gero, beharrezkoa da kontaktua, sare hori sortzearen beharra, ikuspuntu, iritzi edo joera ezberdinak ezagutzekoa. Tinder literario baten tankerakoa da hau.