Gipuzkoa

Poligrafo Fest jaialdia egingo dute hilaren 23an Urretxun

David Burgui, eskuinetik bigarrena, Messura taldearekin. Argazkia: N.G.

urretxu – Apirilaren 23an Poligrafo Fest rock jaialdia egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Zazpigarren edizio honetan lau taldek parte hartuko dute: Polybius, Tzar, Messura eta Tiburona.

Musika jaialdia 19.00etan hasiko da, Polybius taldearen kontzertuarekin. 20.20ean Tzar taldeak joko du, 21.50ean Messurak eta 23.30ean Tiburonaren txanda izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, 5 euroan, entradium.com webgunean. Jaialdi hau Zarraparraz taldeak, Motz eta Fox tabernak eta Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute. Zarraparraz taldea duela zortzi urte sortu zen Urretxun eta Zumarragan kontzertuak antolatzeko eta ordutik makina bat emanaldi antolatu ditu.

Zarraparraz kolektiboak rock taldeak ekarri ohi ditu, baina aurten musika mota ezberdinak en-tzun ahal izango dira. Zestoako Polyibius taldeak pop musika egiten du. Polybius taldean Urretxun bizi den Raul Olaizolak jotzen du. Lazkao-Hondarribiako Tzarrek, berriz, stoner-hardcore musika egiten du. Logroñoko Messura taldeak indie musika jotzen du eta Madrilgo Tiburona taldeak rock musika egiten du. Messura taldean David Burgui zumarragarrak jotzen du.

16/04/2022