Buscar
Actualidad

Poloniako ordezkariak Zubietako zabortegian

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa eredua ezagutu eta “esperientziak trukatzeko” bertaratu dira
Gestión residuos Polonia
Gestión residuos Polonia

Poloniako Udal Zerbitzuen Foro Nazionaleko 30 kidek Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioak bisitatu zituzten atzo Zubietan, “esperientziak trukatu” eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa eredua “bertatik bertara ezagutzeko” asmoz. Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatua, eta Cesar Gimeno, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko zuzendaria, izan ziren bisita honen gidari.

Foro hau Poloniako hiri handienetako udal hondakinen garbiketa eta kudeaketaz arduratzen den enpresen elkartea da, herrialde hartako merkatuaren %75a biltzen duena.

“Zubietako Ingurumen Guneak Europako hondakinen kudeaketaren abangoardian jarri du Gipuzkoa. Ingurumen-kudeaketa aurreratua, beste herrialde batzuetako adibidea, zabortegiak eta kanpo-mendekotasuna uztea ahalbidetu diguna”, baieztatu zuen Asensiok.

2022-10-13T06:03:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo