Cultura

“Posizionatzeko modu bat da: ekintza politiko-poetiko bat”

Hutsuneari gorazarre egiteko dantza pieza osatu du Matxalen Bilbao konpainiak. Bilbaok berak eta Natalia Garciak oholtzaratzen dute emanaldi “latz eta apaingarririk gabekoa”
Matxalen Bilbaok eta Natalia Garciak ‘Hustu; elogio al vacío’ estreinatu dute.
Matxalen Bilbaok eta Natalia Garciak ‘Hustu; elogio al vacío’ estreinatu dute. / Jesus Robisco

Actualizado hace 35 segundos

Garai azkar eta informazioz gainezka dagoen gizarteari gogoetarako dei gisa proposatzen dute Hustu; elogio al vacío. Bi urteko lanaren ostean, otsail hasieran estreinatu zuten Bilboko La Fundición aretoan. Hurrengo emanaldiak Barakaldo Antzokian (martxoak 15), eta Getxoko Muxikebarrin (ekainak 5) egingo dituzte.

‘Hustu; elogio al vacío’ lana estreinatu berri duzu. Hutsuneari arreta jarrita. Zer dela eta aukeratu duzu kon-tzeptu hori?

Hutsunea aztertu nahi nuen artelan baterako funtsezko elementu gisa. Uste dut hutsunerik gabe, beteta dagoen horrek ez duela zentzurik. Utzi nahi nituen pausarako, isilunetarako, gelditasunerako hutsuneak, ikusleari lekua uzteko. Ez nion dena egina eman nahi, eta, hala, ezjakinaren gisan tratatu. Posizionatzeko modu bat da: ekintza politiko-poetiko bat, gaur egun, dena betetzeko joera horren aurrean, kontsumo azkarraren aurrean, zarata sobera eta edukia falta duena.

Uste duzu hutsunearen/hustasunaren kontzeptua kutsu negatiboekin lotzen dugula?

Gure gizartean eta gaur egun, esango nuke baietz, baduela kutsu hori, eta hain justu, hori dela eta, haren beldur gara. Gizarte kapitalista batean bizi gara, eta kontsumitzeko eta ekoizteko inertzia dugu. Geldi egoteari beldurra diogu, isilik geratzeari eta geure buruak entzuteari ere bai.

Era berean, euskal artearen iruditegian hutsuneak leku handia izan du Oteizari esker. Kasualitatea ala inspirazio iturri?

Pentsatzen dut baietz, baduela inspiraziotik. Oteizaren oso zalea naiz, baina ez bakarrik haren lanena, baizik eta eskultoreak zituen ideien sendotasunarena eta koherentziarena. Zen-tzu horretan inspirazio iturri garran-tzitsua izan da eskultorea.

Kontzeptua bazenuen, beraz, nola ekin prozesuari? Zer iturritatik edan duzu? Zer bilatu behar izan duzu?

Asko irakurri behar izan dut hutsuneari buruz ikuspegi ezberdinetatik landu ahal izateko: hutsunea artean, konposizio elementu gisa; baina baita hutsunea, plano etikoan eta filosofikoan ere. Eta ez naiz ari hutsune existentzial bati buruz, osotasuna eraikitzeko fusumarntsezko elementu gisa baizik. Bi urtez aritu gara ideia horri bueltaka. Nahi genuen gure-tzat hutsunearen ideia biltzen zuten kontzeptuek gorputza eta mugimendua zeharkatu zitzatela. Horretarako, zarataz hustu, isiluneak eta geldialdiak egiten ditugu, gorputz bati segitzen diogu, gogo handirik gabe, mugimendu suabeak eta organikoak bilatu ditugu. Tempo lasaia baliatu dugu, izan ere, gure asmoa da ikuslearengan emozioak eta gogoeta piztea, geldiuneei, hutsuneei eta espazio hutsei esker.

Nola irudikatu, orduan, hutsune hori oholtzan eta dantzaren bitartez?

Saiatu naiz oholtzako elementu guztiak hutsuneak zeharkatu zitzala: piezaren atmosfera, soinuaren espazioa, argiztapena, obran erabiltzen ditugun proiekzioak, mugimenduak, gure presentzia… Horiek guztiek ideia horretan murgiltzen laguntzen dute. Eta estreinaldiko emanaldira etorri zirenen harrerarekin, esan dezakegu lortu dugula.

Piezaren aurkezpenean dio ikuskizuna “latza eta apaingarririk gabekoa” dela. Zer topatuko du ikusleak, beraz?

Latza eta apaingarririk gabekoa da konposiziorako oinarrizko elementuak soilik dituelako. Balio handia ematen diogu mugimenduari eta ikusgarrikeriak, aldiz, alboratu. Publikoak denbora eta espazioa izango ditu eta etengabe beste erritmo motelago batzuk eskatuko dizkio. Begirada kontenplatibo bat izatera gonbidatuko du ikuskizunak, detaileei, gauza txikiei, esaten ez direnei arreta jartzeko. Bestera esanda, sotiltasunean murgiltzeko gonbidapen bat da.

Obra hau Natalia Garcíarekin batera interpretatzen duzu, ‘Serenity suit’ pieza ere elkarrekin egin zenuten, eta gainera Mutis Espazioko zuzendari zarete biak. Nola moldatzen zarete tandemean?

Natalia eta biok hamar urte daramatzagu elkarrekin lanean. Nire ikaslea izan zen eta orain bazkideak gara Mutis Espazioan, eta taula kideak ere bai. Nataliarengan errespetua aurkitu dut, sortzaile eta emakume gisa ere bai. Elkarrekin lan egiteko ezinbestekoa izan da. Konfiantza ematen dit nire sormen-unibertsoa zabaldu dezadan eta energiaz betetzen nau. Oso pertsona garrantzitsua da niretzat. Berarekin lan egitea bizigarria da, eta nire sormena biderkatzen du. Pozik nago dantzaren eta sorkuntzaren inguruan ditudan ideiak parteka-tzeko pertsona bat dudalako, nire balioak eta mugimendua ulertzeko modua transmititu ahal izateko. Transmisio-ekintza bat da, oso garrantzitsua gorpuztasuna soilik ematen duen diziplina batean hain beharrezkoa den pentsamendua eraikitzeko.

Martxan dago, beraz, baina, erraza al da dantza emanaldiak mugitzea?

Oso zaila da, oso zifra baxuak ditugu dantzaren programazioaren alorrean. Dantzaren programazioa zirkuitu eta jaialdi jakin batzuetara bakarrik dago mugatuta. Oso aukera murritza da hori geroz eta handiagoa den sareari aukerak emateko. Gero eta leku gehiago dauka dantzak gizartean, gehiago babesten dira sorkuntza, ekoizpena, ikerketa eta hezkuntza, baina ez dago dantza programatuko duten antzokientzako laguntzarik. Diruan bakarrik pentsatzen badugu, galtzen aterako gara. Bizi gara gizarte batean ez duena ulertzen kulturak, defizitarioa den arren, existitu behar duela mundu gizatiarrago bat sortzeko.

Etiquetas
2025-03-10T22:06:23+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo