Pieza ezagutu eta ikusi baino lehen hartutako apunteak:
1.Maddi Barber zinemagilea da Museo Bikoitzaren urteroko esku-hartze programaren egungo artista eta San Telmo museoko bildumaren eta errelato museografikoaren berrirakurketak egiten ditu. Lanaren emaitza erakusketa programaren parte izango da urtebetez, eta gero museoaren arte bilduman sartuko da. Asier Mendizabalen proposamen batetik abiatuta hedatzen du ondoz ondoko gonbidapenen bere logika Museo Bikoitza programak eta orain arte Ibon Aranberrik, Erlea Manerosek, Jose Mari Zabalak, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkumek eta Hinrich Sachsek parte hartu dute.
2.Erreferentziak. Gordailua. Artxiboa. Piezak. Argazkiak. Ontzi bat. Hezur bat. El museo metabólico, Clémentine Deliss. El espíritu del suelo, Maria Puig de la Bellacasa. La teoría de la bolsa de la ficción, Ursula K.Le Guin. Jonander Agirre eta Fran Fraca. “Hosto bat, kalabaza bat, maskor bat, poltsa bat, bandolera bat, zaku bat, botila bat, kaxa bat, frasko bat. Edukiontzia. On-tzia. Lehen gailu kulturala ontzi bat izan zen, seguruenik. Bildutako produktuak gordetzeko ontziak edo sare formako bandolera edo zorroren bat”. Poblaciones alavesas. Objektuak.
3.Instalazioak bi pieza independiente ditu: Film bat eta pantaila bat. Elkarlanean eginak: Jonander Agirre, Fran Fraca eta Iruinox pantailaren diseinuan eta eraikuntzan; Mirari Echávarri, Maite Redondo, Gerard Ortín, Xabier Erkizia, Ione Atenea, Armando Llanos Ortiz de Landaluze, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskadiko Filmategia filmaren produkzioan; eta Fraca (design office) eta Maite Zabaleta diseinu grafikoan. Bi elementuak, instalazio honetan elkarri lotuak, autonomoak izango dira San Telmo museoaren bilduman integra-tzerakoan; filma beste pantaila ba-tzuetan ikusi ahal izango da eta beste irudi batzuk hartuko ditu pantailak.
4.Filma. Arkeologia ariketa bat. San Adriango aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek gauzatzen dituen lan prozesuetan murgiltzen da filma. Jarraipen hau artxiboko materialekin tartekatuz, filmak arkeologiaren eta museografiaren arteko harremanak aztertzen ditu, bai eta bi praktika hauek objektuen desplazamendua sortzeko duten modu desberdinak ere.
5.Pantaila. Jonander Agirre arkitektoa eta Fran Fraca diseinatzailearekin batera diseinatua. Hiru elementu: burdinazko tutu galbanizatuak, lotura elementuak eta “allen” giltza. Eskuz muntatu da. Tunela, pasozko elementua. Bestalde, pantailak “agerpen eta harrera” egitura baten gisa dihardu, beste desplazamendu mota bat ahalbidetzen duen gailu mugikor baten gisa: irudien desplazamendua.
Gerora apuntatutakoak:
6.Filma. Objektuak eta eskuak. Harriak, lurra, hezurrak, goldea, harriak, hezurrak, puntak, eta gorria. Esku bat eta beste esku bat. Hasieran objektuen hizkuntza ulertezina egin zait edo obra bera, amaieran ulertzen da. Pieza ulertzen dut. Objektuen desplazamendua metaforiko eta fisikoa ematen da lurra artxibo gisa agertzen delarik. Oso interesgarria objektuen inguruan planteatzen duen begirada. Nondik begiratzen dugu? Ahotsen erabilera eta isiltasunek borobiltzen dute.
7.Ez dago konfliktorik. Kontakizun iradokitzailea dela esan daiteke. Hala ere, konfliktorik ez egotea konfliktoa da? Leiho bat denboran. Iragana, oraina, etorkizuna, iragana, iragana, oraina, oraina. Arkeologia zinematografikoa edo zinema arkeologikoa? Poltsa elementu desberdinak elkarrekin bizi daitezkeen leku gisa. Poltsen beharra daukagu. Horrela instalazioen beharra daukagu.
8.Pantaila. Piezaren aurrean eserita kobazulo batean egotearen sentsazio daukat. Jonander Agirre eta Fran Fracak modu oso fin batean diseinatu dute poltsa. Burdinazko egiturak sotilki borobiltzen du obraren behar eta nahiak. Oso ondo txertatzen da San Telmoko elizan, eskala kontrolatuan eta moldagarria da. Eskua filmaren protagonista izanik eraikitzerako orduan eskua erabiltzen dute unitate gisa (dena muntatu daiteke “allen” batekin). Xehetasun denak mimoz eginak. Top.
9.Nota. Bai, gutxitan jartzen diet nota arkitektura, instalazio edo eraikinei. 9. Benetan filmak eta pantailak objektuen desplazamenduan bikain irudikatzeaz gain, pertsonalki desplazamendu bat sor-tzen du piezak. Nondik begiratzen diegu hauei? Begiak eta begiradak. Begiradaren alterazioa.
P.D: Harria eta poltsa pieza bisitatu beharreko da. San Telmo museoaren artxibo eta errelatoari egiten zaion postdata fresko eta sotila. Arkeologia eta zinema oinarri hartuta museoaren berrirakurketa biziki interesgarria da, galderak planteatzen ditu, eta dena, arkitektura sotil batek borobiltzen du.