Buscar
Actualidad

"Preso sentitzen nintzen eta musikara beste modu batean hurbiltzen saiatu naiz"

Gorka Urbizu Onda Vascatik pasa da bere lan berriaz hitz egitera

2019an "Ikusi Arte" birarekin agur esan zuen Berri Txarrak taldeak. Izugarria eta ahaztezina izan zen hura. Agian errepikaezina ere bai. Halaxe ikusten du Gorka Urbizuk berak. 2017an "Infrasoinuak" kaleratu zutenetik, bere eskutik ezer berria entzun gabe generaman, horregatik, pasa den urtarrilaren 15ean, astelehen buruzuri batean, 10 kantuko bakarkako lana bapatean argitaratu zuenean, inpaktua mundiala izan zen. 

Galdera asko geneuzkan Gorkari egiteko, horregatik Onda Vascako estudioetara gonbidatu dugu, "Hasiera bat" proiektuaz hitz egiteko, etorkizunaz, iraganaz, bizitakoaz... egiteke geratzen direnetaz. Lekunberriko musikariak beste bide berri batin ekin dio eta hortan sakontzen harrapatuko gaituzu berarekin izan dugun solasalditxo goxoan

2024-02-02T12:36:15+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo