Araba

Prestakuntza berria adinekoen aurkako tratu txarrak detektatzeko

Ehun profesional baino gehiagok jaso dute adinekoei eragindako tratu txarren prebentzioari buruzko informazioa
Formazioan egindako irudia. | ARGAZKIA: UTZITA

Udaleko gizarte-zerbitzuetako 115 profesional inguruk (BIZAN zentroak, Etxerako Laguntza Zerbitzua eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, besteak beste) hartu zuten parte azaroan adinekoei eragindako tratu txarren prebentzioari eta detekzioari buruzko hiru informazio-saiotan. Ekimena Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak antolatu du.

Eusko Jaurlaritzak tratu txarrekin edo arduragabekeriarekin lotutako arrisku-faktoreak eta alarma-seinaleak modu goiztiarren ezagutu eta detektatzeko jarduera-prozedura du ezarrita eta horixe bera izan da saioetarako oinarria. “Topaketa horietan, tratu txarren prebentzioak eta familia zaintzaileei laguntza emateak duen garrantzia azpimarratu dugu; izan ere, askotan, tratu desegokiko kasuak itzulgarriak izan daitezke beharrezko babesa emanez gero”, adierazi zuen Jon Armentiak, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotziak. Jardunaldiak San Martingo udal-bulegoetako ekitaldi-aretoan egin zituzten eta bertan izan dira Arabako ESIko eta Arabako Foru aldundiko profesionalak. Guztira, 200 pertsona inguru bildu dira. “Azken finean, adinekoei tratu duina eta egokia sustatzeko beharra da garrantzitsuena. Hala, haien autonomia eta gainerako eskubideak errespetatu behar dira, eta haien bizitzan eragina duten alderdiekin lotuta erabakiak hartzeko duten eskubidea bultzatu beharra dago”, azpimarratu zuen Armentiak.

Landutako beste gaietako bat izan zen esku-hartze esparru ugarien artean modu koordinatuan lan egiteko beharra. Horrekin lotuta, “detektatutako egoeren araberako esku-hartze prozedura homogeneoak erabili behar direla aipatu zuen”, ondorioztatu zuten atzo Gasteizko Udaletik, Amerntiako taldetik.

Horrela, udal langileek pauso bat gehiago ematen jarraitzen dute adineko pertsonen aurkako tratu txarren egoera ezberdinak detektatzeko. Izan ere, adineko pertsonak zaindu eta babestea Udalaren lehentasuna da eta horretan lan egiten jarraitzen dute.

01/12/2022