Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea, eta Iñaki Arriola, garraio sailburua, bildu egin dira topoa lurperatzeko lanen inguruan hitz egiteko. Bilera horretan gai nagusia zubibidearen eraisketa izan da eta, ondorioztatu dute, ahalik eta azkarren botako dutela, hots, lurperatze lanekin bukatu eta gero.
Baina Pasai Antxoko bizilagunak beldur dira eta ez dute nahi, herriko beste hainbat proiekturekin gertatu den bezala, zubibidearena ere ezerezean gelditzea.
Gipuzkoako Kale Nagusian Sos Antxo Koordinadorako kide den Agus Migeltorenarekin hitz egin dugu eta hark plazaratu dizkigu auzokideen zalantzak eta eskaerak, horien artean, nagusiena, zubibidearen berehalako eraisketa da, hau da, eskatzen dute behin topoa funtzionatzen hasita, hurrengo egunetan eraisketarekin hastea. Hala ere, aitortzen zuen Migeltorenak, zubibidea nola botako duten ez dakitela eta, nolakotasun horrek, beldur ematen diela bizilagunei,