Buscar
Polideportivo

PSG faborito nagusi aurten ere

Frantziako liga betiko zalantzarekin hasiko da gaur: Inork egingo al dio aurre PSGri?
PSGko jokalariak, entrenamendu batean. | ARGAZKIA: EFE
PSGko jokalariak, entrenamendu batean. | ARGAZKIA: EFE

Frantziako liga gaur hasiko da, azken urte hauetako galdera berarekin: Inork aurre egingo al dio PSGri? Azken hamar ligetan zortzi eskuratu dituen frantziar hiriburuko taldearen Qatarreko bertsioa faborito nagusia baita berriz ere, aurkarien zalantzaz beteriko proiektuen aurrean.

Azken urteotan Europan jasandako porroten ondoren, aro berrian murgildu da Paris Saint-Germain, Kylian Mbappéren irudia ipar hartuta, distira mediatiko apalagoa eta zelaian konpromiso handiagoa bilatuz.

Agintean, Luis Campos portugaldarra izango da kirol arduraduna, zorigaitzean eroritako Leonardoren lekuan.

Proiektuak iazko muinari eutsi dio, Neymar brasildarra eta Lionel Messi argentinarra izango baitira erasoan Mbapperen ondoan, baina Christophe Galtier zurrunaren etorrerak aulkian eragindako aldaketak, etapa berri bat iragartzen du.

Qatardarrek zelai erdia eta atzealdea indartzeko hautua egin dute, portugaldar kutsu nagusia duen 100 milioi euroko inbertsioarekin; Vitinha, Hugo Ekitike eta Nordi Mukiele ekarri dituzte eta Nuno Mendesen erosketa erabat itxi.

Gainera, atzo bertan Lille taldeko Renato Sanchesen fitxaketa ofizialdu zuten, beste hamabost milioiren truke.

Galtierrek pisu espezifikoa eskatu du atzealderako, hiru zentral eta bi errei luzeren defentsa ezarri asmoz; eta apustu erasokor hori egiteko, defentsa ongi errotu nahi du.

Entrenatzaile frantziarraren palmaresean, Lillen zegoela orain bi denboraldi PSGri irabazitako liga besterik egon ez arren, iaz distirarik apenas egin zuten izarrei etekin handiagoa ateratzea du helburu, batik bat Neymarri, Messiri eta Sergio Ramosi.

Maila horretako talde bat, jabeen obsesio bihurtu den Txapeldunen Ligari eta Europari ezinbestean begira egon arren, klubak ezin du liga inolaz ere ahaztu edo baztertu, aurrekontuari erreparatuta aurkariekiko aldea ikaragarria delako.

Lehiakideek ez dute paristarren mailarik fitxatzeko orduan. Aurreko denboraldian bigarren izan zen Marseillako Olympique-k, gorabeheratsu ekingo dio aurtengoari, Jorge Sampaoli entrena-tzaile argentinarraren irteera zalapartatsuak taldea kili-kolo utzi duelako.

Haren ordezko Igor Tudor kroaziarrak ez du oraindik taldeari nortasuna ematen asmatu, eta aldaketa ugari egiten dabil aurreko arotik aldendu nahian.

Zuzendaritzaren anbizio faltarekin nahigabetuta egin zuen alde bere aurrekoak, baina entrena-tzaile berriari ere ez diote jokalari entzutetsurik ekarri, eta Granadatik etorritako Luis Suarez kolonbiarrarekin konformatu beharko du, harekin eta Leicesterretik ekarri duten Cengiz Under turkiarrarekin. Hiru talde historiko faltan botako ditu Ligak: Frantziako palmaresik aberatsena duen Saint-Etienne, desager-tzeko zorian geratu den Bordeleko Girondins, eta Metz.

2022-08-06T06:57:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo