Reala

Realak Euskaraldiarekiko konpromisoa adierazi du

Klubeko hamaika jokalarik euskara deskribatzeko erabiliko lituzketen hamaika hitzak zeintzuk diren azaldu dute bideo batean
Asier Illarramendi, Realak Euskaraldirako prestaturiko bideoan parte hartzen.

Ostiral honetan Euskaraldiaren hirugarren edizioa martxan jarriko da eta Realak ere ekimenarekin bat egin nahi izan du.

"Euskararekiko duen konpromiso irmoa" erakusteko asmoz, Realeko talde ezberdinetako hamaika kidek euskara deskribatzeko erabiliko lituzketen hamaika hitzak zeintzuk diren adierazi dituzte bideo batean.

"Euskaraldiaren helburua gure hizkuntza ohiturak aldatzea da eta 15 egunetan egiten dugun esfortzu horrekin ohiturak aldatu eta urte guztiko ariketa bat izan dadin lortzea", adierzi du klubak bere web orrian.

18/11/2022