Realak bat egin du Euskaraldiarekin. Ekimen honek euskararen erabilera bultzatzea du helburu, eta aurten hirugarrenez burutuko da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean. Aurten Donostiako antolatzaileak ahalegin berezia egiten ari dira hiriko kirol elkarteek Euskaraldian parte har dezaten. Kirola oso tresna aproposa da euskararen erabileran eragiteko, euskara gehiago eta gehiagorekin erabiltzeko eremu asko eskaintzen dituelako. Zortzi kirol elkarte ezagunek parte hartzeko izena eman dute dagoeneko –Reala, Bera Bera, Atlético San Sebastián, Fortuna, GBC, IDK Euskotren, Kaiarriba eta Donostia Arraun Lagunak–, baina urrats hori kirol elkarte gehiagok ematea lortu nahi da. Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendariak adierazi zuenez, Realean aspaldi hartu genuen euskara sustatu eta erabiltzeko konpromisoa”.
Reala
Realak bat egin du aurtengo Euskaraldiarekin
Euskararen erabilera sustatzea du helburu eta azaroan 18an hasiko da