Polideportivo

"Realak bigarren itzulian beste hainbeste egitea nahi dugu"

Arroyo eta Junyent, Unbeko zelaiaren ertzean, joan den larunbatean. Argazkia: LaLiga

Donostia – Astelehenean iragarri zutenez Realarekin 2024ra arte kontratua berritu ondoren, bere taldeak 2021. urtea agurtzeko Alavesen zelaian gaur 17.00etatik aurrera jokatuko duen Ligako partida besterik ez du buruan Natalia Arroyok.

Talde gasteiztarrari dagokionez, Kataluniako entrenatzaileak aipamen hauek egin zituen: "Oso joko inertzia ona dute. Oso joko ederra egiten dute, jokalariak oso malguak dira, errekurtsoak ere badituzte eta oso ondo landutako taldea da. Bolada onean daude, baina joan den larunbatean batu genituen hiru puntuen energia lagun, eurei gauzak zailtzen eta partida ona egiten saiatuko gara. Partida polita izango dela esango nuke".

Bere hausnarketarekin jarraitu zuen "gu ongi iritsiko gara, zangoak sasoiko ditugu oraingoz. Laurogeita hamapiku minutuko azken ahalegina geratzen zaigu. Ez dugu Nerearekin arriskatzeko asmorik, beraz, larunbateko berberekin ekingo diogu. Eibarren aurka kosta egin zitzaigun, eta hau ere antzekoa izango da".

Bigarren itzulirako zer espero duen ere aipatu zuen: "Lehen itzuliaren amaiera hurbildu ahala, ohiko joka-tzeko modua aldatu egin dute aurkariek; horrek egokitze lan handia egitera behartu gaitu, eta bigarren itzuli zaila espero dugu. Gure etxean irabaztea kosta zitzaigun, eta etxean askoz indartsuago sentitzen diren taldeen aurkako hainbat partida ditugu euren zelaietan. Realak bigarren itzulian ere beste hainbeste errepikatzen ahaleginduko gara. Tentsio handiko urte amaiera tokatu zaigu, eta polita izango da Alavesekin aurrez aurre lehiatzea".

Kontratu berritzea Arroyok bere kontratuaren luzapena ere izan zuen hizpide: "Oso pozik nago. Azken finean, alde biok proiektu honetan dugun sinesmenaren baieztapena da, bidea egiten jarraitzeko ilusioa dugula. Egunerokoan, Zubietako errutinari lotuta jarraitu nahi dut, hartu dugun goranzko bide horri eutsiz; horixe da erronka, beraiek eta biok eskutik. Arduradunei zein neskei gauza bera esan nien: Donostian etxean bezala sentitzea lortu duzue, eta gainera, esku artean dugun proiektua oso polita da".

"Oso talde gutxik bezain ondo jokatzen du Alavesek; oso jokalari malguak ditu eta errekurtso ugari"

Natalia Arroyo

Realeko entrenatzailea

23/12/2021