Ertibil Bizkaia 2022ko arte ekitaldia ospatu da 18 artista berriren lanak jasotzen dituen artistekin batera. Gaur uztailak 14 Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Lorea Bilbao Ibarra Rekalde aretoan erakusketa aurkeztu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko urtarrilaren 8an amaituko da Balmasedako Horcasitas jauregian.
ARTISTAK ETA SARIAK
Hauek dira Ertibil Bizkaia 2022ko sarituak: Alazne Zubizarreta, ‘Clotted Cream’ lanagatik (lehen saria), Lucia Pedregal/Luchin, ‘Luchinismo. Serie I’ lanagatik '(bigarren saria) eta Mar de Dios, ‘Tres Satori’ lanagatik (hirugarren saria).
Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osatuko dute: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.
1983an lehenengo edizioa egin zenetik, Ertibilek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten eta gorabidean dauden artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.
40. edizio honetan, 70 sortzailek parte hartu dute, eta teknika eta espezialitate guztietan oinarritutako lanak aurkeztu dituzte; horien artean, erakusketa osatzen duten hemezortzi obrak hautatu dira.
Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak adierazi duenez, "Ertibil buruz hitz egitea Bizkaiaren arte sorkuntzaz, talentuaz eta berrikuntzaz hitz egitea da, arteaz hitz egitea da. Sortzaile hasiberrien arte-espektroaren berritzaileenetarikoa erakusten du. Izan ere, erakusketa ibiltari hau bere berrogeigarren ediziora iritsi da eta egungo bultzada sortzailearen tenperatura neurtzeko proiektu gisa finkatu da".