'Calladita no eres más bonita' Nuria Prietok garatutako proiektua da. Liburu ilustratu horretan, indarkeria matxistaren biktima izandako 10 emakumeren istorioak barneratzen ditu eta horien artean Andrea Romano gipuzkoarrarena dago.
Andrea, 18 urte zituela, mutil batekin hasi zen ateratzen eta lehengo hilabeteak ikaragarriak ziruditen arren, mutila azkar hasi zen Andrea kontrolatzen eta isolatzen. 21 urte zituela haurdun geratu zen eta abortatu behar izan zuen, horrek depresio handi batean murgildu zuen Andrea eta katakume bat adoptatu zuen depresioa gainditzeko. Lagun handikoa izan zen animalia eta, hori ikusita, mutila katua maltratatzen hasi zen ia erahil arte, helburua noski Andrea mintzea.
Orduan konturatu zen Andrea indarkeria matxistaren biktima zela eta orain bere egoera berean dauden emakumeak lagundu nahi ditu. Gipuzkoako Kale Nagusian Andreak haren bihotza ireki digu, gaur, erlazio toxiko horretatik atera zenetik urtebete egin duen egunean.
Harekin batera Gloria Vázquez egon da, Zarautzko berdintasun zinegotzia, bihar, urtarrilak 26, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan, Emakumeen* Etxeak antolaturik Calladita no eres más bonita liburu ilustratuaren aurkezpena izango delako eta azaldu dizkigu zeintzuk diren protagonisten antzekotasunak eta luburuaren helburua: beste neska batzuei laguntzea biktimen adibideekin.