Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu dute Miramar Jauregian.
48 sagardogilek egindako 70 sagardo ezberdin aurkeztu dira, denak bertako sagarrekin egindakoak eta kalitate-bermea dutenak gainera. Hala ere, kopuruari dagokionez, aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da uzta, 1'2 milioi litrokoa, hori bai, zapore aldetik kalitate handikoa izan dela adierazi du Unai Agirrek, Euskal Sagardoa Jatorriko Deituraren Koordinatzaileak, Gipuzkoako Kale Nagusian non, udako denboraldian kontsumoa sustatzeko prestatu duten kanpainari buruz hitz egin digun: "Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa".