Buscar
Actualidad

Samaniego foru egoitzaren eraberritze integrala

Ramiro Gonzálezek ziurtatu du beste egoitza bat izango dela, erabat berritua
Gaurko aurkezpenaren irudia
Gaurko aurkezpenaren irudia

"Urte honetatik aurrera, Arabako Foru Aldundiak adineko pertsonentzako Samaniego foru egoitza erabat birmoldatzeko eta handitzeko obrei helduko die. Egoitza hori Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) kudeatzen duen egoitza-zentro zaharrenetakoa da. Foru zentroak eraberritzeko eta modernizatzeko planaren zati da esku hartzea, eta Next Generation EU funtsek finantzatuko dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Eraikina osorik birgaitzeko, 9,6 milioi euro erabiliko dira, eta, beraz, foru egoitzetan egiten diren eraberritzeetan handiena izango da", azaldu dute gaur Arabako Foru Aldundiatik.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, aurreikusita dago Foru Gobernu Kontseiluak datorren asteartean obren lizitaziorako espedientea onestea, Gizarte Politiken Sailak proposaturik, eta obrak datorren uztailean hasiko direla espero da. Haiek burutzeko gehieneko epea 18 hilabete izango da, eta, beraz, aurreikusten da eraberrikuntza 2024aren amaierarako edo 2025aren hasiera alderako amaituta egon litekeela. "Ekipamendua hutsik dago joan den otsailaz gero, obrak iraun bitartean erabiltzaileak eta langileak beste egoitza batzuetara lekualdatzea bukatu zenez gero".

Beste egoitza bat izango da, erabat berritua eta egungo beharrizanetara egokitua”, ziurtatu du Ramiro González diputatu nagusiak. “Hasiera batean, adineko pertsonen profila nolabaiteko beregaintasun pertsonala zen. Baina profil hori aldatuz joan da, eta Arabako Errioxan narriadura kognitiboa duten pertsonak hartu ditu barnean. Foru aldundiaren egoitza-zentroetan bizi diren adineko pertsonak zaharragoak, mendekoagoak eta ahulagoak dira, eta, sarritan, narriadura kognitiboaren eta gaixotasun mentalaren maila desberdinak izaten dituzte. Horregatik, egoitza beharrizan berri horietara egokitzen joan den arren, beharrezkoa da psikogeriatria-unitate bat izatea dementzia duten adinekoak artatzeko”, azaldu du Ramiro Gonzálezez.

2023-03-10T15:50:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo