Asteazken honetan ospatuko da San Isidro eguna edo Baserritarren Eguna izenarekin ere ezagutzen dena. Kondairaren arabera, Isidro nekazari bat zen, bera, lanera joan baino lehen, egunero mezara joaten zen hutsik egin gabe goizean goiz lanarekin hasi aurretik. Egun batean, mezetatik bueltan sorora joan eta lanean hastera zihoala, soroko lan guztiak eginda aurkitu zituen. Mirari hori dela eta ospatzen omen da San Isidro eguna.
Mirakuluak kondairen gauza omen da lana ezin baita baztertu lehen sektorean. Horren gainean hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian Xabier Iraolarekin, ENBAko Koordinatzailearekin. Berak egoeraren erradiografia egin digu eta, sektorea edadetua egon arren, mahatsarekin lan egiten duten produkzioetan erreleboa dagoela kontatu digu.