San Martin eskolako patio inklusibo berria martxoaren hasierarako erabilgarri izatea espero dute. 2021ean estalpea jarri ondoren, iaz Haur Hezkuntzako patioa eraberritzeari ekin zitzaion. “Bergarak jolaserako beste espazio bat irabaziko du. Izan ere, eskola orduetatik kanpo gainontzeko herritarrek ere erabili ahal izango baitute”, dio Ekaitz Aranberri zinegotziak.
Orotara 122.429 euroko inbertsioa egingo da patioa berritzeko. Udalak kopuru osoaren %75 pasatxo hartuko du bere gain, eta San Martin eskolako Guraso Elkarteak gainontzeko ia %25a.