Gipuzkoa

San Martin jaietako danborradetarako entseguak irailaren 5ean hasiko dira

Helduak zein haurrak sei egunez Bergarako Seminarioko patioan biltzera deituta daude
Danborradaren irudi bat aurreko edizio batean. | ARGAZKIA: A.D.

Bergarako San Martin jaiak osagai guztiekin itzuliko dira aurten. Datorren irailaren 10ean ospatuko den feriaren ondoren, helduen eta haurren danborradak izango dira, hilaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren. Prestaketekin hasteko datozen bi asteetan elkartuko dira Seminarioko karpan.

Bi urteren ondoren, helduen danborrada bueltan da. Bertan parte hartzeko udaletxean jakinarazi beharko da irailaren 1a baino lehen, honako informazio hau emanda: taldearen izena, kideen kopurua –gutxienez 20 lagun eta gehienez 36–, danborra edo barrika joko duten zehaztea, zuzendariaren izen-abizenak, eta telefono zenbakia. Gainera, antolakuntzatik adierazi dutenez, konpainia bakoitzaren ardura banderak lor-tzea izango da. Informazio hori guztia gazteria@bergara.eus helbidera mezu bat bidaliz, edo 010 telefonora deituz (luzapena 1090) azaldu behar da.

Entseguei dagokienez, irailaren 5ean, 7an, 8an, 12an, 13an eta 14an egingo dituzte, 20.00etan hasita.

Haurren danborradarako ez da izenik eman behar, nahikoa da aipatutako egun horietan bertan entseguetara agertzea (19.00etan). Japoniar moduan joango diren haurrak izendatuta daude. Ikastetxeen bitartez egiten da partaide hauen aukeraketa. – A.D.

31/08/2022