Buscar
Gipuzkoa

San Tomas Eguna Errenterian: neguari ongietorria, giro ederrean

Bi haur ‘Jusmertxo’ txerria ikusten.
Bi haur ‘Jusmertxo’ txerria ikusten.

Errenteriako hamabi elkartek eta hainbat norbanakoek antolatu dute San Tomas Egun handia, bi urte luzeen eteneraren ondoren. Herriak asteazken honetan ez zion hutsik egin 36. edizio honi.

Bi bolondresek txistorra prestatzen.

Bi bolondresek txistorra prestatzen.

Gainera, aurten berritasun batekin etorri da eguna, neguko solstizioa, urteko egunik laburrena, ere ospatu baitzuten, “gure arbasoen ohitura zaharrak berreskuratu eta eguzki berri baten jaiotza, ziklo berri baten hastapena” goraipatzeko xedearekin.

Bestalde, beste berezitasun batzuk ere izan dira aurten. Adibidez, Zumardian toki gehiago zegoen animalien eta barazkien erakusketak ez zeudelako.

Gainera, taloek izaten duten arrakasta jakinda, postu gehiagoetan zegoen artozko gozamen hauek dastatzeko aukera. Hala ere, ilara luzeenak, beste behin, AEKko postuan sortu ziren.

Txistorra eta taloekin batera, aurtengo protagonista Jusmertxo txerria izan da. Izen hori jarri diote Juantxo Arrieta eta Mertxe bikotekidea nahiz Justi koinata omentzeko, urteetan egin duten lanarengatik festa hau aurrera ateratzeko. Bere pisua asmatzeko porrak ere jende asko erakarri zuen. Batzuen esanetan, beste urteetan baina lodiagoa zen.

Barazki eta artisau produktuen postuetan ere jende asko ikusi zen, garaiko eta bertako produktuak erosteko gogoarekin. Alabaina, zenbait eroslek aurten prezioetan eman den gorakada azpimarratzen zuten.

Giro aparta egon zen egun guztian zehar Zumardian, Herriko Plazan eta Foru Plazan, herriko taldeen emanaldiek lagunduta.

2022-12-22T20:48:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo