Donostia – Denboraldi honetako lehen partidan Anoetan lortutako garaipena errepikatzen saiatuko da Reala B Leganesen aurka Butarquen, (21:00etan). Txuri-urdinen bigarren taldeak azken hamar partidetan bakarra irabazi du, eta jaitsiera postuetan dago salbaziotik zazpi puntura. Xabi Alonsoren taldeak bolada txar horri amaiera eman behar dio lehen bait lehen, baina Leganes bera ere puntu premia larrian dago. Pepineroak hamazazpigarren postuan daude, arrisku-eremutik bost puntu eskasera. Entrenatzaile txuri-urdinak Jonathan Gomez hegaleko estatubatuarra jokatzeko moduan izango du; entrenamendu gutxi egin ditu oraindaino, eta ezin ziurtatu Leganesera joateko deialdian izango denik.
Asteazkenean Kopan lehen talde txuri-urdinaren aurka galtzaile izan zen Leganesek (2-3) ezin erabili ahal izango ditu Tarin, Seydouba Cisse eta Kenneth Omeruo jokalariak.
Alonsok azpimarratu zuenez, bere taldearentzat "funtsezko partida da. Pena izan zen Eibarren ezer ez atera-tzea, eta jokoak uzten dizkigun sentsazio on horiek emaitza positiboekin uztartu behar ditugu bizirik jarrai-tzekotan, gero eta partida gutxiago geratzen baitira. Ez da final bat, baina oso partida garrantzitsua bai". Clemente zentralarekin negoziazioak "aurreratuta" daudela ere aipatu zuen tolosarra.
AURREKARIAK
Leganés Riesgo; Palencia, Sergio González, Bruno, Javi Hernández; Recio, Shibasaki; Naim, Pardo, Arnáiz; eta Garcés.
Real BAyesa: Blasco, Arambarri, Pacheco, Martín; Pokorny, Sangalli, Roberto López; Robert Navarro, Karrikaburu eta Alkain.
Epailea Ais Reig (Valentziako batzordea)..
Ordua/estadioa 21.00etan, Butarque.
"Funtsezko partida da. Ez da final bat izango, baina oso garrantzitsua bai"
Xabi Alonso
Sanseren entrenatzailea