CAV

Sarasua: "Euskara inspiratzailea da munduko beste hizkuntza minoritarioentzat"

Aurtengo Abbadia Saria Garabide Elkarteak eraman du hizkuntza gutxituen alde egiten duen lanagatik
Sarasua: "Euskara inspiratzailea da munduko beste hizkuntza minoritarioentzat"
Escuchar
00:25

Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Urteak aurrera egin ahala esparru zabalagoa hartu du sariak eta giza alorrean egindako ahalegin isila onestea bilatu du. Horiek horrela, aurten Garabide Elkarteak jaso du aitortza.

Garabide Elkartea Aretxabaletan dago kokatua, hamasei urteko ibilbidea egin du Gipuzkoan eta denbora honetan guztian munduko beste herrialdeekin egon da ekarlanean bertako hizkuntza txikituak biziberritzeko.

Gipuzkoako Kale Nagusian Jon Sarasuarekin hitz egin dugu, Garabideko lehendakari ordea da eta elkartearen jaiotzatik dago antolakuntzaren barne. Berak azaldu digu nola egiten duten lan indigenekin, adibidez, eta aipatu digu euskara sustatzeko hemen garatzen ditugun programak eta estrategiak bertaratzen dituztela, haiek ere, bere herrietan aplika dezaten.

Sarasuak euskararen egoera bikaina ez dela onartu arren, azpimarratu du mundu mailan euskara inspiratzailea dela eta hizkuntza txikituen munduan tiraka dagoena dela dio.

 

21/12/2022