Gero eta sastre gutxiago gelditzen dira. Esteban Azpiri 14 urterekin hasi zen ofizioa ikasten, izeba jostunak animatuta, eta 60. hamarkadan zabaldu zuen bere negozio propioa, Eibarko Arragueta kalean. Ehuna aukeratu, patroia egin eta neurria zehaztu. Prozesua orain baino azkarragoa zen, gaur aukerak zabaldu direlako. Ordubetean bi traje saltzen ziren, garai hartan, ohikoa baitzen gutxienez traje bat izatea egun berezietan dotore janzteko. Esteban jubilatu ondoren, Josu eta Garikoitz, bere semeek, hartu diote lekukoa. Ezkontzako trajeak dira gaurko Azpiri Sastreriaren punturik indartsuena, baita arroparen pertsonalizazioa ere. Izan ere, neurrira egindako arropa egiten dute, modan dagoena, baina aldi berean bezeroaren gustuarekin bat doana.
OSTIRALA 17, DOAN ETA KUPOIRIK GABE
Urtero bezala, NOTICIAS DE GIPUZKOAK Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu. Datorren abenduaren 17an eskuratu dezakezu doan eta kupoirik gabe.