Gipuzkoa

Segurtasuna hobetuko duen biribilgunea Beasainen

Aintzane Oiarbide eta Leire Artola biribilgunearen ondoan.

Lau hilabete eta erdiren ondoren, Beasainek biribilgune berria du; Ugartemendiko biribilgunea hain zuzen ere. Dagoeneko martxan dago udalerriko azpiegitura berria, oinezkoen-tzat eta trafikoen bide segurtasunarentzat beharrezkoa zena. Astelehenean, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatuak eta Leire Artola Beasaingo alkateak bidegurutzea bisitatu zuten, obren azken emaitza ikusi eta hauek baloratzeko asmoz.

Ugartemendiko biribilguneak aurretik zegoen T formako bidegurutzea ordezkatu du. 28 metroko kanpo-diametroa, 5 metroko zabalerako eraztuna eta 4 metroko irlatxo zapalgarria ditu. Gainera, biribilgunearen ertzek altuera gutxi dute garraio handi eta bereziek, behar izanez gero, zapaldu ditzaten. Izan ere, arreta berezia jarri da garraio berezien mugimenduetan diseinua egin eta burutzerako orduan.

Aintzane Oiarbideren hitzetan, biribilgunea eremuko segurtasunarentzat onuragarria izango da. “Gune honetan etxebizitzek eta enpresek bat egiten dute Txindoki Hezkuntza Instituturako sarrerekin eta irteerekin, eta horiek ere elkargune horretatik egiten dira. Soluzio horrekin mugimenduak ordenatzen dira eta, aldi berean, abiadura murrizten da adar guztietan”, adierazi zuen.

“Beasaingo bidegurutze honek irtenbide bat behar zuen, puntu honetan pilatzen den trafiko ugariak arrisku eremu bihurtu bai-tzuen eremua. Trafikoaz gain, proiektu honetan herritarren segurtasuna hartu da kontuan, eta, bereziki, bizilagunena, enpresak ahaztu gabe. Biribilgune berriak asko erraztuko du N-Ierako sarbidea CAFetik sartu eta irteten diren kamioientzat, aurreko bideguru-tzeak zailtasun handiak sortzen baitzizkien”, gehitu zuen Bide Azpiegituretako Foru Diputatua denak.

Beasainen gauzatu diren obra hauek 227.750 euroko aurrekontua izan dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidegurutzeak hobe-tzeko programaren barruan kokatzen dira.

13/07/2022