Actualidad

Seme-alaben hezkuntza-prozesuaren inguruko gogoeta egiteko aukera egongo da Gasteizen

Estibaliz Linares ikerlari eta irakasleak haurrek eta nerabeek pantailen inguruan egiten duten erabilera izango du hizpide Gasteizko Guraso Eskolen 27. Topaketan
Una joven mira los contenidos de su teléfono móvil

“Gaur egun, pantailak belaunaldi berrien eta pertsona guztien bizitzan oso presente daude. Eztabaidaezinak dira erabilerak berekin dakartzan onurak, baina egia da gaizki eta gehiegi erabiltzeak familien artean mehatxua eta beldurra eragiten duten tresna ere bihurtzen dituela. Gai hau aukeratuta, interes horiek biltzen saiatu gara, baina, aldi beren, tresna digital horiek eskaintzen dizkiguten aukerak eta arriskuak hobeto eta gehiago ezagutu nahi ditugu”.

Europa Jauregian egingo dute martxoaren 4ko, larunbateko, 17:00etatik aurrera Gasteizko Guraso Eskolen 27. Topaketa. Ekimenak sarrera librea izango du tokia bete arte eta Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu du hiriko ikastetxeetako Guraso Eskoletako 40 talde baino gehiagorekin. Edizio honetan, ikastetxe hauetako ordezkariek hartu dute parte bereziki: Karmeldar Jesusen Bihotza HLBHIP, San Prudentzio HLBHIP eta IPI Sansomendi.

“Hezkuntza-komunitatea programa kontsolidatu honen zati aktiboa da eta, horri esker, Gasteizko gurasoek beren esperientziak partekatzeko eta seme-alaben hezkuntza-prozesuaren inguruko gogoeta egiteko aukera dute”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura arloko zinegotziak, Estibaliz Cantok.

Jardunaldira joandakoek neska-mutilek eta gazteek generoaren ikuspegitik gehien erabiltzen, ikusten eta entzuten dutena (bideo-jokoak, YouTube, TikTok eta sare sozialak) aztertzeko aukera izango dute.

Egitasmoaren helburua da belaunaldi berriek bizi duten errealitatearen inguruko ikuspegi konplexua finkatzea eta gurasoek ibilbide horretan nola lagun dezaketen aztertzea.

01/03/2023