Pertsonekin harremanak izateko moduak aldatzen ari dira, eta, horregatik, baita bikotekidea edo sexu-bikotea bilatzeko moduak ere. Horregatik, Emaizek adin digitaleko sexuen hezkuntzari lekua egiten dio, Sexualitate digitalak ikastaroaren XII. edizioaren irekierarekin.
Badira hiru hamarkada pasatxo teknologia digitala pertsona gehienen eguneroko bizitzara iritsi zela. Denbora horretan guztian, teknologia horrek aldaketa handiak ekarri ditu, pertsonen bizitzako alderdi askori eragiten dietenak, bai pertsonalei eta intimoei, bai publikoei eta sozialei. “Sexualitatearen alderdi askoren bizipena digitalizatu egin da, hala nola sedukzio eta gorteatze prozesuak, lehen harreman erotiko partekatuetarako sarbidea, bikotearen eraikuntza eta baita pertsonek beren nortasuna eraikitzeko duten modua ere”. Hainbesteraino, ezen gaur egun ezin baita sexualitateaz hitz egin aro digitalak ekarri duen aldaketa kontuan hartu gabe. Hain zuzen, Gasteizko Emaize zentro sexologikotik azaltzen dutenez, oinarrizko akatsa da hezkuntza digitala sexu-hezkun-tzatik at egotea. ”Gaur egun ezinezkoa da sexualitateari modu integralean heldu, gai digital horiek guztiak alde batera utzita. Oinarrizko akatsa da hezkuntza digitala sexu-hezkuntzarekiko independentea dela pentsatzea, eta, beraz, hezkuntzan diharduten pertsona guztiek prestakuntza eta baliabideak izan behar dituzte beren hezkuntza-agenda digitalizatu ahal izateko”, azaltzen dute. Horregatik, Emaizek beste ikastaro bat sortu du, aro digitalean sexuen hezkuntzari buruzkoa, Sexualitateak Digitalean izeneko online ikastaroaren XII. edizioarekin, hezitzaileei zuzendua. Hala, Sexualitate digitalak ikastaroa haur eta nerabeen formazioan aniztasunetik eta pluraltasunetik abiatuta aritzen direnei zuzentzen zaie. “Ezagutzak, tresnak eta giltzarriak eskaini nahi dizkiegu, eguneroko lanean aurkitzen dituzten egoerei aurre egiten laguntzeko: irudi pornografikoak birbidaltzea, cyberbullyingari,…”, azpimarratu dute bertako kideek. Ikastaroa zazpi astetan ematen diren eta zazpi modulutan banatzen da. Modulu bakoitzak irakurketa-gida nabigagarri bat (bideoez eta beste material batzuez osatua) eta streaming bidezko eskola bat ditu. Prestakuntza gainditzeko, modulu bakoitzeko testa gainditu, eta gutxienez sei forotan parte hartu behar da. “Prestakuntza osoan zehar, tutoretza bat izango duzu modulu bakoitzean, eta tutoretza indibiduala izateko aukera. Arreta eta prestakuntza pertsonalizatua lehenesten ditugu; horrenbestez, talde txikiekin lan egitea gustatzen zaigu”, erantsi dute.
Ildo horretatik jarraituz, ikastaro honen ardatzak teknologia digitalak eta horiek bizitzan –subjektu sexuatuak garen aldetik– harremanetan duten eragina dira. “Emaizetik funtsezkoa iruditzen zaigu errealitate horri heltzea, eta, horrenbestez, Sexualitate digitalak online ikastaroa eskaintzen dugu. Ikastaro honetan, aro digitalaren alderdietara hurbiltzen gara ikuspegi sexologikotik, betiere giza-faktorea azpimarratuta. Emakume zein gizon, mutil zin neska, hazten jarraitzeko teknologiak nola erabili aztertzen dugu, aukerak abiapuntu hartuta arriskuak minimizatuz”.
Balorazioa
Raúl Marcos Emaizeko sexologoak dioen bezala, “beharrezkoa da prestakuntzan eta hezkuntzan aritzen diren pertsona guztiek pertsonen dimentsio digital berri hori kontuan hartuko duten tresnak eta gakoak inplementatzea, dimentsio sexuatuarekin zerikusia duten alderdi asko barne hartzen baititu. Hezten duenak gutxieneko ezagutza digitalik ez duenean, gai horiei bi posiziotatik heltzeko arriskua du: batean, digitalki denari garrantzia kentzen zaio, horretarako aukera emanez, eta, bestean, digitalak arrisku handiak dituel uste da, eta, beraz, debekatu egiten da. Hezkuntza digitala kontuan hartu gabe sexu-hezkuntza egitea hezkuntza osatugabea egitea da, beraz, eraginkorra ez izatea”. Zein da elkarte honen helburua? Elkartearen xedea sexualitateek bizitzaren alor ugaritan erakusten dituzten adierazpenak jorratzea da, hartara gizon eta emakumeei modu betegarrian bizitzen laguntzeko, betiere aniztasun ederrean. Hori dela eta, Emaize sexualitatearen ikuspegi integratzaile eta baikor batean oinarritzen da, eta kontuan hartzen ditu emakume eta gizonezkoen adierazpen-modu anitz eta ugariak. Arlo intimoenetatik (pertsona, bikotea…) eremu publikoenetara (komunikabideak, erakundeak, eskola….) eskaintzen dituzte beraien zerbitzuak.
Xehetasunez
Ikastaroa. Sexualitate digitalak ikastaroa haur eta nerabeen formazioan aniztasunetik eta pluraltasunetik abiatuta aritzen direnei zuzentzen zaie. “Ezagutzak, tresnak eta giltzarriak eskaini nahi dizkiegu, eguneroko lanean aurkitzen dituzten egoerei aurre egiten laguntzeko: irudi pornografikoak birbidaltzea, cyberbullyingari,…”, azpimarratu dute bertako kideek. Ikastaroa zazpi astetan ematen diren eta zazpi modulutan banatzen da. Modulu bakoitzak irakurketa-gida nabigagarri bat (bideoez eta beste material batzuez osatua) eta streaming bidezko eskola bat ditu. Prestakuntza gainditzeko, modulu bakoitzeko testa gainditu, eta gutxienez sei forotan parte hartu behar da. “Prestakuntza osoan zehar, tutoretza bat izango duzu modulu bakoitzean, eta tutoretza indibiduala izateko aukera. Arreta eta prestakuntza pertsonalizatua lehenesten ditugu; horrenbestez, talde txikiekin lan egitea gustatzen zaigu”, erantsi dute.
Esaldia. “Beharrezkoa da prestakuntzan eta hezkuntzan ari-tzen diren pertsona guztiek pertsonen dimentsio digital berri hori kontuan hartuko duten tresnak eta gakoak inplementatzea, dimentsio sexuatuarekin zerikusia duten alderdi asko barne hartzen baititu. Hezten duenak gutxieneko ezagutza digitalik ez duenean, gai horiei bi posiziotatik heltzeko arriskua du: batean, digitalki denari garrantzia ken-tzen zaio, horretarako aukera emanez, eta, bestean, digitalak arrisku handiak dituel uste da, eta, beraz, debekatu egiten da”.